Partekatuak

IKUZTEGIA

Oiartzunen kokatuta dago eta Gureakek %50a partekatua du Ilunionekin.

Manchalan

Guadalajaran kokatuta dago eta Gureakek %25ean du partekatua Ilunionekin %75.

Soltra

Leonen kokatuta dagoen eta Gureakek %4ean partekatua duen enpresa da.

Hegalak

HEGALAK kirol zentro egokitua kudeatzen duen enpresaren %33.33 Gureakena da.

Fundazioak

Gureak Inklusio Fundazioa

Gizartean baztertuta dauden pertsonei lan egiteko aukera ematea helburu duen fundazio pribatua da; batez ere, desgaitasuna duten pertsonen lan-gizartearatzea eta inklusioa bultzatu nahi du lan egiteko aukera emanez. Horretarako hainbat metodologia berritzaile erabiltzen dira enplegagarritasunaren hobekuntza, lan-orientazioa, bitartekaritza eta prozesu eta ingurumenen laguntza eta moldaketaren bidez.

Informazio gehiago

Goyeneche Fundazioa

Donostiako Goyeneche Fundazioa 1950. urtean sortutako eta irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. Programa ezberdinen bitartez, desgaitasuna duten pertsona helduentzako eguneko arreta zerbitzua eskaintzen du. 50 profesionalez osaturiko lan talde batek osatzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen hitzarmenari esker, Gipuzkoan 12 gune ditu.

LAN INKLUSIOAREN ALDE

Garapen pertsonal eta profesionalerako berriztatzen dugu

Beste erakunde batzuk

EASPD desgaitasuna duten pertsonei zerbitzuren bat prestatzen dieten hornitzaileen europar elkartea da. Europan 80 milio baino pertsona gehiago dago desgaitasunen batekin. EASPDren helburu nagusia, kalitatezko zerbitzuen bitartez, desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasuna sustatzea da.

Hiru zutabe garrantzitsuetan oinarritzen dugu gure lana:

  • Guretzat interesa duten politika neurrietan eragina izatea.
  • Partaide eta bazkideek azken urratsei buruzko informazio eguneratua izan dezatela.
  • Europa osoan, zerbitzu prestakuntzaren gaietan berrikuntza sustatzea.

EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) erabilpen publikoko lan babestuen enpresa elkartea da. Bertan, Euskadiko hiru lurralde historikoetako 7 erakundek parte hartzen dugu, Gureak barne. EHLABEren babespean 100 baino erakunde gehiago elkartzen dira.

EHLABE barneko erakundeek, desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukeren sormena bilatzen dute, integrazio sozial eta garapen pertsonal eta profesional gisa, lana partehartze sozio-laboral erako instrumentutzat ulertuz.