GUREAK MARKETING ETA METAPOSTA ALIATU EGIN DIRA PROZESUEN ERALDAKETA DIGITALARI AURRE EGITEKO ETA ESPERIENTZIA ZABALTZEKO
Lankidetza-hitzarmena GUREAKek jorratutako barne-prozesu dokumentalen digitalizazioan bi erakundeek partekatu duten esperientzian oinarritzen da.
Irakurri gehiago ... 16 mar. 20222021eko memoriako datuak aurkeztu dira
AUTOMOBILGINTZAREN SEKTOREAREN KRISIAK TALDEAN ERAGINA IZAN DU, BAINA POSITIBOAN IXTEA LORTU DU JARDUEREN DIBERTSIFIKAZIOARI ESKER
Irakurri gehiago ... 02 mar. 2022Oinarrizko lanbide heziketako diploma banaketa ekitaldia ospatu da
Gureakeko oinarrizko lanbide heziketako diploma banaketa ekitaldia ospatu da. Ekitaldian 2018-2020 eta 2019-2021 promozioetako 22 ikasleren diplomak banatu dituzte. Bertan parte hartu dute Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeak, Asier Vitoria GUREAK taldeko zuzendari nagusiak, Ainhoa Askasibar GUREAK Itineraryko zuzendariak eta irakasle, ikasle eta senideak.
2018an, oinarrizko Lanbide Heziketa abian jartzearen aldeko apustua egin zuen GUREAKek, mundu guztiarentzat irisgarri izango zen formakuntza, baita adimen desgaitasuna duten pertsonentzat ere. Ikasturte horretan proba pilotu bat egin zen eredua testatzeko, eta hurrengo ikasturtean 2.000 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa abian jarri zen bi espezialitatetan: merkataritza-zerbitzuak eta administrazio-zerbitzuak.
Hasiera-hasieratik helburua argia zen: ikaskuntzan eta aukeretan aberatsak diren ibilbideak eskaintzen jarraitzea desgaitasunen bat duten pertsonentzat, bereziki laguntza-premia handien dituzten pertsonentzat, haien behar eta interesei erantzunez garatu daitezen, bai sozialki, bai profesionalki ere.
Asier Vitoria GUREAKeko zuzendari nagusiak adierazi duen bezala, balorazioa oso positiboa da, “gaur 22 ikasleri ematen dizkiegu diplomak, baina egun 55 ikasle daude gure ikasgeletan, 26k praktikak egin dituzte eta lehen promozioaren laneratze-tasa %70ekoa da”. Vitoriak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren lankidetza eta inplikazioa balioetsi du, “nire eskerrik beroenak eman nahi dizkiet Jokin Bildarratz sailburuari eta Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordeari, erakutsitako jarrera, laguntza eta gertutasunagatik”.
Bere hitzaldian, Bildarratz sailburuak harro egoteko eguna dela esan du, bereziki gaur arratsaldean diplomak jasoko dituzten ikasleak. Gainera, Bildarratzek Hezkuntza Sailaren eta GUREAken arteko lankidetza balioan jarri du.
Ainhoa Askasibar GUREAK Itineraryko zuzendariak azaldu duenez, Lhko eskaintzak GUREAKen misio eta ikuspegiarekin bat egiten du, “gure helburua ibilbide pertsonalizatuak eta pertsona bakoitzaren beharretara egokituak eskaintzea da, eta zentzu horretan, egokitutako LHk aukera berriak irekitzen dizkigu eta lan-merkaturako zubi berriak sortzen laguntzen digu.”
Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Gala Aldasorok eta Alberto Orejak, administrazioko eta merkataritzako espezialitateetako ikasleak. Gaur egun, Construcciones Muriasen eta Endanean ari dira lanean, hurrenez hurren eta prestakuntza urteetan izandako esperientzia kontatu dute, baita lan mundura egindako jauzia ere.
Ekitaldiaren erdialdean ikasleak izan dira protagonistak eta diplomak jaso dituzte Eusko Jaurlaritzako eta GUREAKeko ordezkarien eskutik.
Zigor Sagardui, GUREAKeko prestakuntza arduraduna, pozik agertu da emaitzekin, “gaur gurekin dauden gazteek gogor lan egin dute eta oso harro gaude lortu duten emaitzarekin. Urte hauetan ulertu dugu kalitatezko irakaskuntza indibidualizatu bat etorkizunaren bermea dela, eta gaurko ekitaldia horren isla da”.
13 urr. 2021
GOIENETXEREN HANDITZE LANAK MARTXAN
ESKAINTZA SOZIOLABORALA ETA LEHIATZEKO GAITASUNA HOBETZEKO GUREAK-EK HANDITZE LANAK EGINGO DITU BERE EGOITZA NAGUSIAN
Donostiako Berio auzoan dagoen GUREAKen egoitza nagusia handitzeko eta birmoldatzeko lanak hasi berri dira. Lan horien helburua hirukoitza da: GUREAK taldeak azken urteotan egiten ari den prestakuntzaren aldeko apustuaren beharrei erantzutea; industria-plantaren lehiakortasun gaitasuna hobetzea; eta ekoizpenekoak ez diren espazioak eguneratzea, hala nola, atsedenlekuak, jantokiak eta abar.
Obrek bi fase izango dituzte, lehenengo faseak 16 hilabeteko iraupena izango du eta Berioko instalazioak birmoldatu eta zabalduko dira. Alde batetik, espazio ez-produktiboak hobetzeko inbertituko da, hala nola atsedenguneak, jantokiak, familientzako arreta guneak, bilera-gelak eta abar. Halaber, espazio berriak sortuko dira Zabala Social LAB programarako, garapen pertsonal eta sozialerako zeharkako programa, Okupazio Zerbitzuari lotua. Espazio horiek hobetzearen helburua zerbitzuetan eta erosotasunean irabaztea da, desgaitasunen bat duten pertsonen ongizatean zuzenean eragingo baitu. Izan ere, une honetan 400 pertsona inguru ari dira industria-jardueretan lanean GUREAKeko instalazio nagusietan; horietatik % 90ek desgaitasunen bat du, eta 160 baino gehiago Zerbitzu Okupazionalekoak dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizartezerbitzuen parte dena eta lankidetza hitzarmen baten bidez garatzen dena. Zerbitzu bateratu horren esparruan, lanek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izango dute, 2019-2022rako "dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako enplegu-zentro berezien sarea egokitzeko" lankidetza-hitzarmenaren barruan.
Lehiatzeko gaitasuna areagotuz
Industria-merkatuak gero eta ekoizpen planta konplexu eta lehiakorragoak eskatzen ditu. Berioko egoitza produktu elektriko-elektronikoetan espezializatuta dago, eta balioproposamenaren oinarria da bezeroei GUREAKek ekoiztutako teknologiak osatzen dituzten moduluak edo funtzioak eskaintzea. Gaur egun, Berioko lantegian automobilgintza, energia, confort-hogar, mobility edo osasuna bezalako sektoreentzat lan egiten da. GUREAKen berezko produktu multiteknologiko industrializatu horien bilakaerak, espazio moderno eta eraginkorrak beharrezkoak ditu hainbat faktoreri erantzuteko, besteak beste, ingurumen-kontrolari, tenperaturari edo hezetasunari. Beraz, espazio horiek egokitzea erabakigarria da enpresaren posizionamendurako eta balio erantsi handiagoa duten proiektu berriak esleitzeko. Gainera, hobekuntza horiek desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako lanaren eta zerbitzuaren kalitatean ere eragingo dute.
Prestakuntzaren aldeko apustu irmoa Lanen bigarren fasea 2021. urtearen amaieran hastea aurreikusten da, eta 3.000 m2ko eraikin berri bat egingo da, GUREAKen prestakuntza- eta gaikuntza-programa guztiak zentralizatzeko. Eraikinak IOME izena izango du, Iñigo Oyarzabal Mujika Eraikina, 2018an hil zen GUREAKeko zuzendari nagusiaren omenez. Eraikinaren baitan desgaitasunen bat duten pertsonentzako hainbat programa garatuko dira, besteak beste, oinarrizko LH egokitua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren itunpeko ikastetxe homologatu gisa 2019-2020 ikasturtean hasi zena. LH oso praktikoa da eta lan-mundura bideratuta dago, horrez gain, ikaskuntza aktiboko eta sareko laneko metodologiak erabiltzen ditu.
IOMEn, halaber, laneratu aurreko prestakuntza- eta gaikuntza-ikastaro ugari emango dira, desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, batez ere, laguntza-premia handiagoak dituzten pertsonei zuzenduta.
14 ira. 2021
Gureak Navarrak 30 urte
GUREAK Navarrak bere 30. urteurrena ospatzen du aurten. Hiru hamarkada igaro dira jada GUREAK, marketin eta komunikazio jardueraren ordezkaritza batekin, Nafarroara iritsi zenetik hainbat jarduera garatzeko, besteak beste, gutunak inprimatu, gutun-azaletan sartu eta frankeatzeko lanak eginez. Ordurako, GUREAK taldeak 15 urte zeramatzan Gipuzkoan desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan aukera egonkorrak eta lehiakorrak sortzen, eta GUREAK Navarra espiritu eta helburu berarekin sortu zen. Gureak Navarraren kasuan, hasiera batean, desgaitasun fisiko eta sentsoriala duten pertsonentzat bereziki.
Ondoren, 1995ean, industria-jarduera abiarazi zen, eta Gipuzkoako gainerako lantegietan bezala, muntaia industrialak egiten ziren nagusiki. Orduz geroztik, GUREAK Navarrak bilakatzen jarraitu du, industria, marketin eta zerbitzuetan negozio lehiakorrak dituen enpresa bihurtu arte. Gaur egun, bost produkzio-zentro ditu Iruñean eta eskualdean, eta 230 langile ditu bertan, % 93k desgaitausunen bat duela.
Jatorrian, desgaitasun fisiko eta sentsoriala duten pertsonei zuzendutako lan aukerak eskaintzen zituen GUREAK Navarrak. Ondoren, gizartearen beharrei eta jardueren dibertsifikazioari erantzuteko, beste kolektibo batzuei ireki zitzaien. Azken urteotan, buruko gaixotasuna duten pertsonen igoera nabarmena izan da, langileen % 23ra iritsi baita. Gainerako plantilla honela banatzen da: % 46 desgaitasun fisikoa, % 18 sentsoriala eta %13 desgaitasun intelektuala.
12 uzt. 2021Pauso Berriak programak 10 urte
Pasaden ekainaren 4an Pauso Berriak programak 10.urteurren ekitaldia ospatu zuen Irungo Ficoba aretoan. Pauso Berriak programa ATZEGI eta GUREAKen arteko lankidetzatik sortu zen, ingurune arruntean desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lan-aukerak zabaltzeko. Programa berritzailea da, adimen-desgaitasuna duten pertsonak beren garapen pertsonala eta soziala errazten duten lanpostuetan sartzearen alde egiten duena. Hamarkada honetan, 257 pertsonek parte hartu dute Pauso Berriak programaren prestakuntzan, eta adimen-desgaitasuna duten 300 pertsonek baino gehiagok izan dute aukera programaren bidez lan-jarduera bat garatzeko.
Ficoban egindako ekitaldian erabiltzaileak, senideak, erakundeetako ordezkariak, erakunde bultzatzaileak eta laguntzaileak bildu dira lortutakoa ospatzeko eta etorkizuneko erronkei begira jartzeko. Ekitaldiaren erdialdean, bi erakunde bultzatzaileetako ordezkariek hartu dute parte, GUREAKek eta ATZEGIk, bai programaren sorreran parte hartu zutenek, Iñaki Alkortak eta Jose Luis Basokok, bai gaur egun lekukoa hartu dutenek, Asier Vitoriak eta Mitxel Lakunzak.
Pauso Berriak programa GUREAKen Zerbitzu Okupazionalaren jardueren dibertsifikazioaren testuinguruan kokatzen da. Zerbitzu hori Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dago, eta desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonala bilatzen du, gaitasun soziolaboralak praktikan jartzea ahalbidetzen duten benetako ekoizpen-jardueretan parte hartuz.
06 eka. 2021Gureakeko Lanbide Heziketako ikasleak EHUko JolasMATIKA proiektuan
JolasMATIKAren helburua da DBHn eta LHn Informatika zientzia gisa txertatzea: konputagailuak teknologia gisa erabiltzeaz gain, haien azpiko funtzionamendua eta zientzia era jostagarri batean ulertzea nahi da. Horrela, ikasleek Informatika terminoaren ikuspegi zabalago bat izango dute, konputagailuei erabiltzaile soilak atera diezaiokeena baino etekin handiagoa ateraz. Gainera, proiektuak irakaskuntza metodologia bat txertatzen du; horren bidez ikasleek irakasle lanak egiten dituzte jasotako kontzeptuak hobeto barneratzeko asmoz.
Proiektuan hiru mailetako ikasleek hartzen dute parte Ur-jauzia deritzogun metodologia erabiliz. Lehenik graduko zein masterreko unibertsitateko ikasleek proiektuko materialen nondik norakoak barneratzen dituzte DBH4ko ikasleekin lantzeko. DBHko ikasleek unibertsitatean egindako saioetan ikasitakoa eskolan lantzen dute bakarka edo zuzenean haien irakasleekin, LH6ko saioak prestatuz. Azkenik DBHko ikasleak LHko ikasleekin aritzen dira ikasitakoaren transferentzia eginez.
Informatika zientzia gisa ezagutzeaz gain (adierazpide bitarra, konputagailuen egitura, algoritmoak eta programazioa), modu didaktikoan jolasen bidez ahozko gaitasuna eta talde-lana indartzen dira JolasMATIKAren bidez. Egin beharrekoak aurrera eramateko, pentsaera konputazionala ere lantzen dute.
Unibertsitateko, DBHko eta LHko ikasleez gain azken bi urteetan GUREAK itinerary-ko formakuntza profesionaleko ikasleek ere hartu dute parte. Haiek prestatu dituzte JolasMATIKAko materialak kutxetan ikastetxeetan erabiltzean material guztiak erabilgarri egon daitezen eta bueltan JolasMATIKAko jarduerak egindituzte Informatika Fakultatean.
26 mai. 2021Gureaken gizarte berrikuntza ALCren aztergai
Agirre Lehendakaria Centerreko K proiektuan euskal kulturak azken hamarkadeetako eraldaketa sozioekonomikoan izan duen eragina aztertu du. K proiektuaren baitan, ALCek Gureaki buruzko ikerketa aurkeztu du berriki. Ikerketa egiteko, Gureakeko ia 50 pertsona elkarrizketatu zituzten.
Ikerketaren emaitzak aditzera emateko mintegia ospatu zen Uda Ikastaroen baitan. Gureak berrikuntza sozialean Europan erreferente gisa aurkeztu zuten.
25 mar. 2021
Bost urte Eroskirekin Azpeitian
Desgaitasuna duten pertsonek %100ean kudeatzen duten lehen supermerkatuak bost urte bete ditu. Gureak eta Eroskiren arteko elkarlanaren fruitu izan zen eta egun, bi erakunde horien arteko aliantzak %100ekoa izaten jarraitze du. Hiru Eroski/Gureak supermerkatu daude: bi Araban eta Azpeitiakoa. Aizpeitiako supermerkatuan 11 lagunek egiten dute lan eta horien erdiak lehenengo egunetik ari dira bertan lanean. Urte hauetan, beren lanean "espezialistak" bihurtu dira eta bezeroek sarritan azpimarratzen dute langileen adeitasuna eta arreta.
Argazkia: El Diario Vasco
15 ots. 2021Gureak Mexiko martxan
IATF-16949 lortu ondoren, Gureak Mexiko argiteria fokuetarako kableak ekoizten hasi da. Proiektu honek hasiera ematen dio Gureaken proiektuari Pueblako eskualdean; Ciniarekin batera ireki den planta berri honetan, desgaitasuna duten pertsonek egiten dute lan, 300 lanpostu sortzea aurreikusten da bi urteren buruan.
Planta honek NAFTA guneko automozio sektoreko bezeroen beharrei erantzutea du helburu. 3.300 metro karratuko plantak bulego komertziala, muntairako planta eta plataforma logistikoa dauzka.
Gureak Mexiko Gureak Industrialen automozio sektoreko internazionalizazio estrategiaren parte da, bere produktuak munduko 25 herrialdetara baino gehiagotara iristen dira.
09 ots. 2021Desgaitasuna duten pertsonentzako ikastaroak martxan
2021arekin batera martxan dira desgaitasuna duten pertsonentzako Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak babestutako lan ikastaroak. Urteko lehen lauhilabetean, sei ikastaro jarriko dira martxan. Ikastaro hauen bitartez, ikasleek muntaian, biltegi kudeaketan eta garbiketan lan egiten ikasiko dute. Prestakuntza saioak Gipuzkoako txoko ezberdinetan izango dira: Arrasaten, Donostian, Tolosan eta Zarautzen. Goienetxen martxan jarriko den biltegi kudeaketarako oinarrizko lanen ikastaroak, profesionaltasun agiri ofiziala lortzea izango du helburu. 60 pertsona inguru formatuko dira ikastaro hauei esker.
https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/
26 urt. 2021
Emaitza onak oposaketan
Gureaken laguntza jaso zuten pertsona guztiek gainditu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren oposaketako proba teorikoa. Pasa den azaroaren 20an Irungo Ficoban ospatu zen desgaitasun intelektuala duten pertsonei egokitutako "Artxibo eta Zerbitzu Orokorretako Ofizialen" postu publikorako proba teorikoa.
100 pertsonatik gora aurkeztu ziren proba historiko honetara; desgaitasun intelektuala duten pertsonei egokitutako lehena, Gipuzkoan. Hautagaiek, oraindik, froga praktikoari egin beharko diote aurre, azken emaitza jakin aurretik.
18 urt. 2021
Europar Komisioari eskakizuna desgaitasuna duten pertsonen lana babesteko
Europan erreferente diren 6 sarek: EASPD, European Disability Forum, ENSIE, EPR, EUSE eta Workability Internationalek europar komisioari eskatu diote desgaitasuna duten pertsonen lan duina berma dezan.
Gureakek, Workability Internationaleko zuzendaritza batzordeko kide den aldetik, manifestua sinatu du. Manifestu horretan europar batzordeari eskatzen zaio laguntza behar gehien dituzten pertsonen laneratzea sustatzeko politikak jar ditzala martxan. Gureakeko berrikuntza zuzendari den Jon Ander Arzallusek azaldu digu.
Jon Ander Arzallusi elkarrizketa
11 urt. 2021Gureak Beka 2021
GUREAKek aurten ere martxan jarri du Gipuzkoako unibertsitate ikasleei bideratutako beka. Beka hauetan parte hartzeko %33ko edo gehiagoko desgaitasun errekonozitua izan behar dute.
Ikasleek abenduaren 7tik 20rainoko epea izango dute izena emateko. Praktikaldi ordainduak eskaintzen dira; praktikaldiak 2021ko urtarrila eta abuztua bitartean iraungo luke.
Informazio gehiagorako:
BEKAREN OINARRIAK:
EHUko Ikasleak: Hemen ikusi
Beste unibertsitateetako ikasleak (Deusto, Mondragon Unibertsitatea, TECNUN eta UNED): Hemen ikusi
27 aza. 2020LANBIDE HEZIKETA EGOKITUAREN ESKAINTZA FINKATU EGIN DA.
2020ko azaroaren 12an, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak GUREAKen Donostiako instalazioak bisitatu dituzte.
Bisita honek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak GUREAken Lanbide Heziketa egokituaren ereduari ematen dion laguntza eta inplikazioa.
Ekimen honen jatorria 2018-19 ikasturtean dago, eredua probatzeko proba pilotua egin zenean. Hurrengo ikasturtean 2.000 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa abian jarri zen bi espezialitatetan: Merkataritza Zerbitzuak eta Administrazio Zerbitzuak. Orain, GUREAKek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, prestakuntza eskaintza hiru ikasturtera zabaltzea aurreikusten du. Horrela, banakako laguntzak indartu eta ikasgai bakoitzari eskaintzen zaion denbora luzatu ahal izango da.
GUREAKek eskaintzen duen LH egokitua oso praktikoa da eta lan-mundura bideratua dago. Banakako prestakuntzan eta ikaskuntza aktiboan oinarrituriko eredu bat da, eta familia, hezitzaile, psikologo eta pertsonatik hurbilen dagoen ingurunearekin sarean lan egiteko metodologiak ditu.
13 aza. 2020
GUREAKEK LANTEGI PRODUKTIBO BERRIA IREKI DU MEXIKON
GUREAKek lantegi produktibo berria ireki du Mexikoko Pueblako estatuan. Martxoaren hasieratik martxan dago planta eta bulego komertzial, muntaketa planta eta plataforma logistiko gisa funtzionatuko du. Euskal enpresa-taldearen tokiko partnerra SOLTRA taldekoa da eta Pueblako estatuan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-aukerak sortzen lan egiten du. Lantegiak 3.300 m2 ditu eta dagoeneko IATF 16949 ziurtagiria lortu du. Bi urteko epean lantegian 300 lagun baino gehiago lanean egotea aurreikusten da.
GUREAK Mexiko proiektua, dibisio industrialeko automobilgintzaren sektoreko nazioartekotze estrategiaren parte da, izan ere, dagoeneko mundu osoko 25 herrialde baino gehiagotan dago presente bere produktuekin. Gipuzkoan lan karga bermatzeko presentzia globalak duen garrantziaz jabetuta.
Gureak México Prentsa oharra:
13 mar. 2020NBE Gureaken lanaz interesatu da
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideentzako Nazio Batuen Errelatore Bereziak, Markel Olanorekin, Gipuzkoako Aldun Nagusia, eta Maite Peñarekin, Gureaken eredua ezagutzera etorri dira.
Bisita hau Etorkizuna Eraikiz nazioartekotze programaren baitan kokatzen da; nazioarteko agente ezberdinekin hemen egiten dena konpartituz eta euretaz ikasiz, lurralde gisa hazten jarraitzeko.
https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/interesa-labor-gureak-20200123115558-nt.html
https://www.facebook.com/grupogureak/videos/836183753488799/
23 urt. 2020
GUREAK BEKA AURTEN BERRIRO MARTXAN DA
GUREAKek aurten ere martxan jarri du Gipuzkoako unibertsitate ikasleei bideratutako beka. Beka hauetan parte hartzeko %33ko edo gehiagoko desgaitasun errekonozitua izan behar dute.
Ikasleek abenduaren 9tik 20rainoko epea izango dute izena emateko. Praktikaldi ordainduak eskaintzen dira; praktikaldiak 2020ko urtarrilaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean iraungo luke.
Informazio gehiagorako:
BEKAREN OINARRIAK
EHUko Ikasleak: https://gureak365-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/aamutxastegi_gureak_com/EmKXEiSoqGJCjTKPiavGRqgBEAsAunecr2k62VC5-0XqcA?e=5qYkqA
Beste unibertsitateetako ikasleak (Deusto, Mondragon Unibertsitatea, TECNUN eta UNED): https://gureak365-my.sharepoint.com/:f:/g/personal/aamutxastegi_gureak_com/EmFYAT2Ez5dGgHMUavubKqkB0UcSzszEttxiAam8xtPveA?e=J7sp8T
29 aza. 2019AENORek Gureak Lanean S.A. enpresak Segurtasuna eta Osasuna kudeatzeko sistema duela ziurtatzen du
AENORek Gureak Lanean S.A. enpresak Segurtasuna eta Osasuna kudeatzeko sistema duela ziurtatzen du, OSHAS 18001:2007.
Ziurtagiri hau, Goyenecheko eta Tolosako lantokietan industriarako multzo multi-teknologikoen (elektrikoak, elektronikoak eta mekanikoak) ekoizpen, muntaketa eta kontrol jarduerei dagokie.
Zorionak!
16 ira. 2019GUREAK-EK LEHENENGO #OINARRIZKOFP IKASTURTEA MARTXAN JARRI DU
Gracias a la colaboración y entendimiento con la #ViceconsejeríaEducación Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco a #JorgeArelavo_FP y su equipo y Ortzadar Elkartea
Irakurri gehiago ... 12 eka. 2019AGUR TXOMIN
Bizitzaren zenbait pasadizo elkarrekin bizi ostean, txapel bat buru bila jarri dezu hegan eta haren estalpean jardun beharko degu aurrera begira zure oroimenarekin utzitako hutsunea betetzen".
Irakurri gehiago ... 15 mai. 2019Pauso Berriak, 2019ko Iberdrola Programa Sozialaren finalista
Pauso Berriak programa (Atzegi + Gureak), beste 32 proiekturekin batera, 2019ko Fundación IberdrolarenPrograma Sozialeko finalista izateko aukeratu dute. Espainia guztiko 300 proiektu baino gehiago aurkeztu dira deialdi honetara. Irakurri gehiago ...
14 api. 2019VALEO TALDEAK BERRIKUNTZA ETA PRODUKTIBITATE SARIA EMAN DIO GUREAKI
• Parisen ospatu zen Hornitzaile Batzarrean banatu zen saria.
• Sari honek erakusten du posible dela berritzea eta laguntza behar gehien dituzten pertsonei lan aukerak ematea.
GUREAK beka aurten berriro martxan da
GUREAKek aurten ere martxan jarri du Gipuzkoako unibertsitate ikasleei bideratutako beka. Beka hauek graduen azken urteetan edo masterretan dauden ikasleei bideratuta daude eta parte hartzeko %33ko edo gehiagoko desgaitasun errekonozitu bat izan behar dute.
Ikasleek abenduaren 3tik 12rainoko epea izango dute izena emateko. 10 plaza ordaindu eskaintzen dira (750€/hilabetean); praktikaldiak 2019ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean iraungo luke.
Informazio gehiagorako:
03 abe. 2018Ni Zu Bezala programa martxan
NIZU= Gipuzkoako 11-12 urteko eskola haurrekin lantzeko desgaitasunari buruzko sensibilizazio programa da.
Gipuzkoako ikastetxeak ari dira programa honetan parte hartzen. Atzegiren eskutik desgaitasunari buruzko hitzaldia jasotzen dute lehendabizi haurrek.
Ondoren, ikastetxe bakoitzak dagokion eskualdeko GUREAKeko langunea ezagutzeko aukera dute bigarren saioan. Bisita horretan desgaitasuna duten pertsonak beste edozein pertsona bezain gai direla ikusten dute; desgaitasuna duten pertsonak lan profesional eta konpetitiboak egin ditzaketeela ikusita.
20 aza. 2018Gureak eta Elkar enpresek Usurbilen kokatuko dituzte euren jarduera nagusiak
Hutsik dagoen Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak, eta egitasmo horri bide ematen dion hirigintza-hitzarmena izenpetu dute gaur goizean Usurbilgo Udalak, Michelinek, Gureak-ek eta Elkar Fundazioak. Xabier Arregi alkateak proiektuaren dimentsioa nabarmendu du: “Inguru degradatu bat oso modu duinean eraberritzera goaz, hirigintza moderno eta jasangarriaren irizpideak aplikatuz”. Gainera, 950 lanpostu inguru birkokatuko dira. Lau erakundeon artean izan den elkarlana goraipatu dute guztiek.
Elkar eta Gureak euskal enpresek gaur egun Michelingo lantegiak Usurbilen hutsik duen lurzoruan kokatuko dituzte euren jarduera nagusiak, eta hori ahalbidetzen duen hirigintza-hitzarmena onartu zuen, aho batez, Usurbilgo osoko bilkurak, iraileko saioan. Gaur goizean Usurbilen egin den ekitaldian, lau erakundeotako ordezkariek hitzarmena izenpetu dute: Xabier Arregi Usurbilgo alkateak, Bertrand Touraton Michelin España eta Portugalgo Sako finantza-zuzendariak, Iñaki Alkorta Gureak-eko lehendakariak eta Joxemari Sors Elkarlanean Fundazioko lehendakariak.
Xabier Arregi alkateak hona iristeko egin den bidea aipatu du. Nabarmendu duenez, Usurbilgo Udalaren helburuetako bat da espazio hutsak edo degradatuak berrerabiltzea. “Hirigintza ez-espekulatiboaren bidean, iruditzen zaigu garrantzitsua dela birgaitzea, daukaguna aprobetxatzea, eta ez hain erraz espazio berria okupatzea. Hala bada, Gureak-ek eta Elkarrek interesa azaldu eta Usurbilen zer aukera zegoen galdetu zigutenean, Michelingo lurzorua aipatu genien”, adierazi du Arregik. Hala, alkatearen esanetan, hasieratik bidelagun izan dira lau erakundeok eta lankidetza nagusitu da beste ezeren gainetik: “Jakitun ginen ez dela samurra erakundean arteko lankidetza, baina esan beharra daukat zinez aberatsa eta emankorra izan dela prozesua bera”. Gainera, Arregik azpimarratu duenez, Elkar eta Gureak Usurbilgo herriaren baloreekin bat egiten duten entitateak dira: “Nabarmentzekoa da Gureak-ek arlo sozialean, inklusibitatean egiten duen lana; Elkar Fundazioaren kasuan, puntako erreferentzia da euskararen eta euskal kulturaren zabalkundean. Nekez aurki genezakeen bazkide hoberik”.
Geroztik, lan handia egin dute elkarrekin, interes publiko eta pribatua orekatuz, ikuskera publikoa eta enpresen beharrak koordinatuz. “Denok jarri dugu guretik, denok izan dugu jarrera positiboa eta aktiboa”. Hala, hilabete luzeetako lanaren emaitza gisa, gaur hemen aurkezten dugun hitzarmena adostu da.
Hitzarmenean zehazten denez, gaur egun Michelin enpresak Usurbilen dituen lur-sailetan, bi ordenazio-area bereiziko dira: area bat Michelinek okupatzen duena da, eta bestea hutsik dagoen orubea, eta, hain zuzen ere, hor kokatuko dira jarduera berriak: Zapategi izena hartuko du. Hitzarmen urbanistikoak honako baldintzak eta konpromisoak zedarritzen ditu:
• Kontsolidatu egiten du Michelinek erabiltzen duen lurzorua, hau da, pneumatikoak fabrikatzeko erabiltzen dena. 70.096,39 m2 hartzen ditu area horrek.
• Beste arean kokatuko dira Gureak eta Elkar. 45.562 m2 ingurukoa da.
• Hitzarmenean oinarrizko hirigintza zehaztapenak jasotzen dira, gero Arauen Aldaketa Puntualean garatu eta egokituko direnak. Oinarria oso ondo zehaztuta geratzen da.
Hala, Xabier Arregik proiektu berriaren ezaugarri urbanistikoak laburbildu ditu: ez da poligono industrial itxia izango, baizik eta trama urbanoan integratuko den espazioa; erabilera desberdinak biltzen ditu; pertsonen joan-etorria bultzatzen du; irisgarritasuna, inklusibitatea eta genero ikuspegia aintzat hartzen ditu; baliabide naturalak modu harmonikoan zaintzen ditu; eta, espazio pribatuak eta publikoak orekatu egiten ditu. Haren hitzetan, proiektu berritzailea da, eta hirigintza moderno eta jasangarriaren irizpideak aintzat hartzen ditu, “ohiko errazkerietatik” ihes eginez. “Inguru degradatu bat oso modu duinean eraberritzera goaz”.
Horrenbestez, alkatea oso pozik azaldu da emaitzarekin, eta nabarmendu du proiektu honek herri mailako dimentsioa gainditzen duela eta herrialdeko dimentsioa hartzen duela. “Gutxi gorabehera, 950 lanpostu Usurbilera ekartzeaz hitz egiten ari gara”.
Bertrand Touraton Michelin España eta Portugalgo SAko finantza-zuzendariak ere hirigintza-proiektuaren ezaugarriak balioan jarri ditu: “Integrazio urbanistiko industrialaren adibide argia da proiektu hau, eta, gainera, zonaldearekin harreman estua duen bi enpresez ari gara. Horregatik, pozik gaude bi enpresa hauek gure aldamenean kokatzea erabaki dutelako eta aurrerantzean bizilagunak izango garelako”. Gainera, gogorarazi du Michelinek, 2004az geroztik, Gipuzkoan 850 lanpostu sortu dituela, eta euren nahia beti izan dela hutsik dagoen lurzoruan enplegua sortzen duten proiektuak garatzea.
Gureak eta Elkar
Iñaki Alkorta Gureak-eko lehendakariak, bere aldetik, Usurbilgo Udalak eta Michelinek proiektu honekiko azaldu duten jarrera ona eta laguntza eskertu nahi izan ditu, ezer baino lehen. “Lasarte-Orian ditugun eraikinak mugatuak geratu zaizkigu, eta inguru honetan aukera bila hasi ginenean, Michelinek zeuzkan lur-sailak erabilgarri zeudela jakin genuen. Lurzoru hori Usurbilgo udal mugetan dagoenez, Usurbilgo Udalaren harrera ona eta laguntza hasiera-hasieratik sentitu ditugu. Michelinek berak ere, lur horiekin zerbait egin beharra zuela-eta, Gureak-en asmoak ezagutu bezain pronto, ateak zabaldu zizkigun aurrera egin genezan”. Hala, Lasarte-Oriako tailerra hara eramatez gain, beste hainbat proiektu ere indartzeko aukera ikusi dute. Alkortak nabarmendu duenez, 5.000 gipuzkoarretik gora ari dira gaur egun euren lantokietan lanean, baina, hala eta guztiz ere, oraindik ere lan-eskaera ugari dituzte. ”Eskaera horiei erantzuteko, ezinbestekoa dugu gure aretoak berritzea, ugaritzea eta handitzea”. Baina, “ez edonon”, zehaztu du. “Honako hau oso kokagune ona da”. Orain, tramitazio urbanistiko guztia ahalik eta azkarren egitea nahiko lukeela dio, “denborarik galdu gabe”: “Badakigu Udala horretan ari dela”.
Azkena hitza hartzen Joxemari Sors Elkar Fundazioaren lehendakaria izan da, eta Elkarrek Usurbilen garatuko duen proiektua “oso garrantzitsutzat” jo du. Elkar Fundazioa liburuaren kate osoa bere baitan hartzen duen enpresa taldeak osatzen du: Fundazioko enpresen artean 121 milioi euroko negozio-zifra egin zuten 2017an eta 450 langile enplegatzen dituzte. Hala, Sorsen esanetan, kultur paradigmaren aldaketa bete-betean gaude, eta euskara eta euskal kulturari erantzun sendoa eman nahi bazaio, azpiegiturak garatzen jarraitu behar dutela nabarmendu du: “Berritzen jarraitu behar dugu, ekonomia eta kultura uztartuz, industria kulturala sendotuz”. Zentzu horretan, Sorsen arabera, helburu horiei erantzuteko, behar-beharrezkoa zaio Elkar Fundazioari Usurbilen egingo duen inbertsioa, “azpiegiturak modernizatu eta XXI.mendeko beharretara egokitu behar baitu, aurreko mendetik osatuz joan den proiektua bideragarri egiteko hurrengo urteetara”.
Gainera, proiektu honetara iristeko landu duten elkarlana nabarmendu du: “Elkar Fundazioaren oinarrietan dagoen elkarlanaren bidetik egingo da bideragarri proiektu hau ere, erakutsiaz, beste behin, aurrera egin nahi bada zein garrantzitsua den indarrak batu eta beste eragileekin batera aritzea. Bakoitzak beretik abiatuta, baina soluzioak elkarrekin planteatuz lortuko dugu Usurbilgo Udalak, Michelinek, Gureak-ek eta Elkar Fundazioak ekimen bateratu batekin denon beharrak saiatzen joatea. Elkar hartzeko gai izatea da bidea aurrera egiteko”.
ASIER VITORIA GUREAKEKO ZUZENDARI OROKOR BERRIA
DONOSTIA, 2018ko urriaren 8an. Asier Vitoria Inchausti GUREAKeko zuzendari izendatu berri dute.
Irakurri gehiago ... 08 urr. 2018GUREAK Workability Internazionaleko kide bihurtu da
GUREAK Workability Internazionaleko kide bihurtu da. Lan babestuko enpresak eta desgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak sortzen dituzten enpresak biltzen dituen mundu mailako enpresarik handiena da.
Jon Ander Arzallus, GUREAKeko Berrikuntza Zuzendaria, Workability Internationaleko zuzendaritza batzordeko kide izendatu dute.
Elkarte honen parte izateak, bere antzeko enpresekin sareak sortzeko aukera ematen dio GUREAKi, horrela beste herrialdeetan gertatzen denaren berri izateko. Esperientziak eta praktika onak partekatzeko espazio honi esker, GUREAKek aukera izango du bertan aplika daitezken ideia berriak identifikatzeko.
Duela urte batzuk, GUREAK Workability Internazionaleko kide izan zen EHLABEren (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartearen) bitartez, baina orain bere kabuz bihurtu da kide.
25 uzt. 2018
Langabezian daunden desgaitasuna duten pertsonentzat formakuntza, Laboral Kutxari esker
Laboral Kutxaren diru laguntza bati esker, GUREAK Itineraryk langabezian dauden desgaitasuna duten pertsonei bideratutako prestakuntza prelaboraleko 2 proiektu berri jarri ditu martxan.
Lehen proiektua GUREAKeko langune industrial bat irudikatzen duen espazio simulatua da. Espazio hau Donostiako GUREAK Akademiren egoitzan kokatua dago; bertan espazio simulatu gehiago ere badaude: kafetegia, supermerkatua, arropa denda eta hoteleko logela. Lan prozesu industrialek dituzten pauso ezberdinak ikasteko bi makina izango ditu espazio berriak. Horiez gain, biltegiaren kudeaketako oinarrizko lanetan trebatzeko, apalak eta oinarrizko materialak ere badaude. Espazio hau langune industrial baten ahalik eta antzekoen izatea zen helburua, ikasketa prozesua ahalik eta errealena izan dadin.
Laboral kutxak eskainitako laguntzak prestakuntza prelaboraleko ikastaroak martxan jartzea ahalbidetu du, desgaitasuna duten pertsonen konpetentziak landuz euren enpleagarritasuna hobetzearren. 2018an zehar, prestakuntza prelaboraleko 5 ikastaro jarri dira martxan: 3 maiatza eta ekainean eta 2 uztailean. Lehenengoak Oinarrizko muntaia industrial ikastaroak izan dira Lasarten, Arrasaten eta Donostian eskaini direnak. Langabezian zeuden 33 pertsonek hartu dute parte ikastaro horietan. Uztailean garbiketako eta lorezaintzako ikastaroak egingo dira; biak ala biak profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratuta egongo dira.
23 uzt. 2018
Iñigo Oyarzabal, GUREAKeko zuzendari orokorra, zendu da
Donostia, 2018ko uztailak 10. Iñigo Oyarzabal, Mujika, GUREAKeko zuzendari nagusia, gaur gauean zendu da bihotz-geldiadi baten ondorioz. Oyarzabalek 53 urte zituen eta 28 urte zeramatzan enpresan lanean. Hasieran, zerbitzutako dibisioko zuzendari gisa, azken 7 urteetan, berriz, enpresa taldearen buru aritu da.
Oyarzabal urte guzti hauetan ezinbesteko figura izan da; bere lanaren bitartez enpresak Europan erreferente den inklusio sozio-laboral eredua sendotzen jarraitu du. Ez zuen sekula norabiderik galdu. Galdurik sentitzen bazen, bulegotik atera, langune batera gerturatu eta bertan lanean ari ziren pertsonekin hizketan hastean bere lanaren zentzua berreskuratzen zuen.
Zuzendari eredugarria izan da. Gidatzen zuen taldeari konfiantza erakutsiz, 5.700 pertsonaz osatutako taldea gidatuz. Berak zioen bezala: “Zuzendari orokor baten lana aktibitate bakoitza kudeatzen duen liderrei sostengua ematea eta norabidea ematen laguntzea da“
Bere izaerak, konpromisoak eta bizitzarako filosofiak gu denontzako gidari izaten jarraituko dute.
10 uzt. 2018
GUREAKen eta Hernaniko udalaren arteko hitzarmena adinekoen egoitzako tabernaren eta jatetxearen kudeaketarako
Goiz Eguzkin desgaitasun fisikoa duten 5 pertsona arituko dira lanean. GUREAKek pertsona helduei zerbitzua eskaintzetik haratago joan nahi du eta zerbitzua pertsona guztiei ireki. Horregatik, barra bat ireki dute jatetxe aldera. Irudia aldatzeaz gain, zerbitzua ere aldatuko du. Izan ere, hemendik aurrera menuak, ogitartekoak, plater konbinatuak eta haurrentzako merendolak ospatuko dira. Bertako produktuei garrantzia emango zaie. Gainera parke aldera mahaiak jarriko dira.
Ekainaren 21ean inauguratu zen kudeaketa berria. Akordioa Xabier Lertxundi zerbitzu sozialetako presidenteak eta Iñigo Apalategi GUREAK Zerbitzuakeko arduradunak sinatu zuten.
Ordutegi berria honakoa izango da: 10:00etatik 21:00etara, baina ostiral eta larunbatetan ordutegia zabalduko da.
27 eka. 2018
GUREAKek eta Mondragon Unibertsitateak kolaborazio hitzarmena sinatu dute
Hitzarmen honen bitartez, bi erakundeen arteko ezagutzan sakontzeko asmoz, hitzaldi, mintegi eta beste ekimenetan parte hartzeko konpromisoa hartu dute.
Vicente Atxa Uribek, Mondragon Unibertsitateko erretoreak eta Iñigo Oyarzabal Mugikak, GUREAKeko zuzendari nagusiak sinatu duten akordioak bi erakundeen arteko elkarlana indartzea du helburu. Gainera, GUREAK zein Mondragon Unibertsitatrea, bakoitza bere esparruan, nabarmendu egiten dira aldaketa teknologiko zein ekonomikoei egokitzeko duten gaitasunagatik, hala, azken urtetotan kolaborazioa etengabekoa bihurtu den arte.
2014/15 ikasturtetik Mondragon Unibertsitateko 27 ikaslek egin dituzte praktikak GUREAKen, horietatik 11 kontratatuak izan dira. Aurten, lehendabizikoz, desgaitasuna duten Mondragon Unibertsitateko 5 ikasleri praktika beka eskaini zaie. Honi esker, pertsona hauen enplegagarritasuna eta etorkizun profesionala hobetu nahi da.
17 api. 2018GUREAKek "Lan egiteko enpresarik onenaren" saria irabazi du
GUREAKek "Lan egiteko enpresarik onenaren" saria irabazi du. Gaur ospatu da Madrilen EFE agentzian European Business Awardseko estatu mailako sari banaketa. Maiatzaren amaieran Varsovian ospatuko da Europa mailako finala.
Publikoaren saria lortzen lagun gaitzakezu. Eman zure botoa GUREAKen alde! Honako helbidean bozka gaitzakezu: https://www.businessawardseurope.com/vote/detail-new/…/23146
12 api. 2018
Specialisterne prestakuntza programa
Specialisternek, autismo nahasmena duten pertsonen talentuak landu eta gaitasun soziolaboralak hobetzen dituen enpresa danimarkarrak, proiektu bat jarri du martxan GUREAKen. 12 pertsonaz osatutako talde batek hilabeteko iraupena izan duen prestakuntza batean hartu du parte Goyenecheko egoitzan. Gaur euren diplomak jaso dituzten arren, prestakuntza hau ez da hemen amaitu; norbere perfilaren eta gaitasunen araberako praktikaldi baten bitartez jarraipena emango diote programari.
26 mar. 2018GUREAK EUROPEAN BUSINESS AWARDSETAN TXAPELDUN
European Business Awards sarietan, GUREAK "Workplace and People Development Award" kategoriako garaile nazional izendatua izan da. Horri esker, langileen garapenean oinarritzen diren enpresen Europako top 15ean sartzen da.
Irakurri gehiago ... 15 mar. 2018Elearning inklusiboa
GUREAK Itineraryk 5 orduko pildora formatiboa garatu du elearning inklusiboaren inguruan, Aptes elkartearen eta Asmoz fundazioaren laguntzarekin.
Irakurri gehiago ... 23 ots. 2018GUREAK PRENTSAN
Hainbat hedabidek tartetxo bat eskaini digute aste honetan.
Irakurri gehiago ... 04 ots. 2018"GUREAK PRAKTIKA-BEKA" MARTXAN
GUREAKek beka bat jarri du martxan %33ko desgaitasun aitortua duten UPV/EHUko eta MUko ikasleentzat.
Irakurri gehiago ... 24 urt. 2018GUREAKEK EUROPEAN BUSINESS AWARDES AURRERA EGIN DU
GUREAK European Business Awards sarietan "Gertutik jarraitzeko" enpresen zerrendan sartu da; "lan ingurunearen eta langileen garapena" kategorian lehiatzen da. Lehen fase honetan aukeratuak izan direnek badituzte hainbat balore enpresarial komunean: berrikuntza, arrakasta edo etika. GUREAKen helburua Gipuzkoan desgaitasuna duten pertsonentzat lan aukera egonkor eta egokituak sortzea da, bereziki, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat.
GUREAKek haize kontra, merkatu konpetitiboetan pertsonak lehenesten egindako lana errekonozitzen du sari honek. Beste behin, lan inklusioan Europan erreferente gisa GUREAKek duen posizioa indartzen da.
Nabarmendu dituzten enpresen artean 34 herrialde europarretako enpresak daude; guztiak dira enpresa-bikaintasunaren adierazle. Aurreko edizioetan, Samhall edo Leroy Merlin bezalako enpresaak saritu ditu European Business Awards sariak.
11 urt. 2018
GUREAKEK DESGAITASUNAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA ESKAINI DU DBUSEN
GUREAKek desgaitasunaren inguruko prestakuntzaren inguruko prestakuntza eskaini die Dbuseko gidariei.
Irakurri gehiago ... 31 urr. 2017Ajuriaguerra saria jaso du GUREAKek
Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteak GUREAKi eman dio Ajuriaguerra saria; sari honen bitartez GUREAKek gaixotasun mentala duten pertsonen lan inklusioan egindako lana aitortzen da.
Ajuriaguerra saria gaixotasun mentala duten pertsonen zaintzan edo espezialitatean aurrerapen nabarmena egin duten pertsonei edo erakundeei ematen zaie. Aurtengoan, Bilbon izan da sari banaketa, XVI. Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen urteroko batzarrean.
Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteko lehendakari den Jorge Plaren hitzetan “gaixotasun mentala duten pertsonek lan aukera baten aurrean erantzun dezakete, beharrezko laguntza maila emanda eta beste hainbat erakunderekin koordinatuta, hala nola, Osakidetzako Osasun Mentalerako Sarearekin edo Osasunbidearekin; honen bitartez, euren autonomia, garapen pertsonala eta gizarte inklusioa errazten da.
1000 baino gehiago dira gaixotasun mentala duten GUREAKeko langileak. Ainhoa Askasibarrek, GUREAK Itineraryko zuzendariak, balioan jartzen du osasun mentaleko zentroen eta beste erakunde batzuen artean egiten den sare lana gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzeko euren errehabilitazioan eta integrazio sozio-laboralean.
06 urr. 2017GUREAK Itineraryk Proiektukako Ikaskuntza aplikatuko du
GUREAK Itineraryk formakuntzarako metodologietan berrikuntzak aplikatzen ari da eta bere formakuntza Irakurri gehiago ...
27 eka. 2017GUREAKEK ETA DEUSTUK KOLABORAZIO HITZARMENA SINATU DUTE
Hitzarmen honen helburua elkar ezagutzen jarraitzea da.
Irakurri gehiago ... 21 eka. 2017GUREAKEK SUKALDE ZENTRAL BERRIA INAUGURATU DU
Sukalde berriari esker 3.000 bazkaritik gora eskainiko dira egunero.
Irakurri gehiago ... 19 eka. 2017DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN INKLUSIOA FUNTZIO PUBLIKOAN
Foru Aldundiak eta GUREAK Inklusio Fundazioak hitzarmena sinatu dute desgaitasuna duten pertsonak funtzio publikora sartzea bultzatzeko.
Irakurri gehiago ... 15 eka. 2017GUREAKEK BIDELANEKIN HITZARMEN ESTRATEGIKOA SINATU DU DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN LAN INTEGRAZIOA SUSTATZEKO
Hitzarmen honen helburua desgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak identifikatzea eta garatzea da. Dagoeneko desgaitasuna duten zenbait pertsona integratu dira Bidelaneko lan taldera GUREAKen bitartekaritzari esker.
Irakurri gehiago ... 14 eka. 2017Modelo de formación dual adaptado a personas con discapacidad psíquica: HARROBI
Gureak Itinerary y Gureak industrial han puesto en marcha un programa de formación dual Irakurri gehiago ...
16 aza. 2016La Facultad de educación, Filosofía y Antropología (UPV-EHU) y GUREAK Itinerary colaboran en el empoderamiento de personas con mayores necesidades de apoyo
La Facultad de Educación, Filosofía y Antropología (UPV_EHU) y Gureak Itinerary están colaborando Irakurri gehiago ...
24 urr. 20161º curso de jardinería con certificado de profesionalidad para personas con discapacidad
Gureak Itinerary pone en marcha cursons vinculados a una certificación de profesionalidad.
Irakurri gehiago ... 20 ira. 2016EROSKI Y GUREAK ABREN UN SEGUNDO SUPERMERCADO GESTIONADO POR PERSONAS CON DISCAPACIDAD
El supermercado franquiciado EROSKI/city ha abierto hoy sus puertas en Vitoria-Gasteiz.
Irakurri gehiago ... 09 ira. 2016165 nuevas plazas residenciales en servicios sociales
El Diputado General ha visitado las nuevas instalaciones de la residencia Sanmarkosene Irakurri gehiago ...
31 mai. 2016Programa de formación y desarrollo de profesionales técnicos en Gureak
OFRECEMOS: Programa de capacitación, desarrollo e integración de 6 meses de duración.
Desarrollo en diferentes áreas de la empresa en función de necesidades Irakurri gehiago ...
22 urt. 2016Eroski y Gureak abren un super gestionado por personas con discapacidad
Esta experiencia abre una nueva vía para generar empleo social que ofrezca nuevas oportunidades de desarrollo personal y profesional para personas con discapacidad, y en contacto con el público.
Irakurri gehiago ... 16 urr. 2015Pauso Berriak en el Basque Culinary Center
Atzegi y Gureak, con la ayuda del BBC y de la Asociación de Hostelería de Gipuzkoa han organizado una jornada para presentar el programa Pauso Berriak.
Irakurri gehiago ... 24 api. 2015