
GUREAKEK BIDELANEKIN HITZARMEN ESTRATEGIKOA SINATU DU DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN LAN INTEGRAZIOA SUSTATZEKO
Hitzarmen honen helburua desgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak identifikatzea eta garatzea da. Dagoeneko desgaitasuna duten zenbait pertsona integratu dira Bidelaneko lan taldera GUREAKen bitartekaritzari esker.
Isaac Loiola Zabalak, Bidelaneko zuzendari orokorrak eta Iñigo Oyarzabal Mugikak, GUREAKeko zuzendari orokorrak, sinatu dute pertsonen lan integrazioaren alde egiteko hitzarmena. Hitzarmen honi esker, bi erakundeek desaitasuna duten pertsonen lan-aukerak handitzeko eta merkatu-hobi berriak bilatzeko konpromisoa hartu dute.
GUREAKen bitartekaritzari esker, berriki zenbait pertsona integratu dira Bidelanen, bidesari postuetan, finantza esparruan edo harreran. Datozen hilabeteotan kolaborazio maila handitu nahi dute bi erakundeek eta behar gehien dituzten pertsonentzat egokitu daitezkeen lanpostu gehiago ikertzen ari dira. Horretarako, aldi baterako, GUREAKeko ingeniari bat Bidelanen hasiko da lanean lanpostu ezberdinak aztertzeko eta egokitzeko beharrak baloratzeko. Horri esker, lehen begiratu batean identifikatu ezin diren postuak detektatzea lortuko da.
14 eka. 2017