DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN INKLUSIOA FUNTZIO PUBLIKOAN

Foru Aldundiak eta GUREAK Inklusio Fundazioak hitzarmena sinatu dute desgaitasuna duten pertsonak funtzio publikora sartzea bultzatzeko.

Imanol Lasak, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak eta Iñaki Alkorta GUREAK fundazioko lehendakariak sinatu dute hitzarmena.

Estatu mailako gisa honetako lehen hitzarmenaren bitartez, adierazi da Gipuzkoako Foru Aldundiak GUREAKen aholkularitza izango duela desgaitasuna dute pertsonak lan eskaintza publikoan sartzen laguntzeko. Bi lan ildo nagusi hartzen ditu akordioak barne. Alde batetik, lanpostu egokiak aztertzeko eta identifikatzeko prozesu bat abiaraziko da; hura abiapuntutzat hartuta, Aldundiak hurrengo urteetako Lan Eskaintza Publikoan egokitzeko modukoak diren lanpostuak aukeratuko ditu, eta, beharra balego, funtzio egokituak dituzten lanpostu bereziak sortu. Bestetik, hautaproba deialdian plazak erreserbatuko zaizkie desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala –bi kasuetan % 33koa edo altuagoa– duten pertsonei edo % 65 baino gehiagoko desgaitasun fisikoa edo zentzumen desgaitasuna dutenei. Deialdi horrek izaera pilotua izango du. Erreserba horretan, gutxienez plazen % 50 esklusiboki zuzenduko zaizkie % 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala duten pertsonei, hain zuzen, laguntza behar handiagoak dituzten pertsonei lehentasuna emateko helburuz.