GUREAKEK ETA DEUSTUK KOLABORAZIO HITZARMENA SINATU DUTE

Hitzarmen honen helburua elkar ezagutzen jarraitzea da.

 

Jose Antonio Rodriguez Ranzek, Deustuko Unibertsitateko Erakunde Harremanetarako eta Donostiako campuseko errektoreordeak, eta Iñigo Oyarzabal Mugikak, GUREAKeko zuzendari nagusiak, sinatu dute hitzarmena.

 

Hitzarmen honen harira, GUREAKeko profesionalek Deustuko irakaskuntzan parte hartuko dute. Aurreko ikasturtean, GUREAKek parte hartu zuen hainbat ikasgaietako eskoletan: Komunikazioko graduan eta Berrikuntza eta Marketineko Masterretan, Donostiako campusean.

 

Horrez gain, bi erakundeek mintegi eta jardunaldiak antolatu eta parte hartzea erabaki dute, Deustuko ikasleek enplegu aukera berriak izan ditzaten. Aurten, sei ikaslek –gizarte lanekoak, berrikuntzakoak edo komunikazioak– izan dute aukera GUREAKeko enpresetan praktikak egiteko.

 

 

Hitzarmenak berariazko ikerketa bat garatzeko aukera ematen du enpresek, GUREAKen Laguntzadun Enpleguaren bidez, lantaldeetan desgaitasunen bat duten pertsonak integratzerakoan izan duten asebetetzearen inguruan. Ikerketan parte hartuko dute Deusto Business Schooleko eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakasleek.