
GUREAK Itineraryk Proiektukako Ikaskuntza aplikatuko du
GUREAK Itineraryk formakuntzarako metodologietan berrikuntzak aplikatzen ari da eta bere formakuntza programetan Proiektukako Ikaskuntzaren metodologia aplikatuko da
GUREAK Itineraryk TKNIKAk antolatu dituen lehenengo lanbide heziketako uda ikastaroetan parte hartu du. Konkretuki parte hartu zuten formakuntza honakoa izan zen: “EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAKO ETHAZI EREDUA; LANBIDE HEZIKETAREN TESTUINGURU BERRIARI ERANTZUNA EMATEKO ERRENDIMENDU ALTUKO ZIKLOAK”.
Ideia nagusia proiektukako ikaskuntza metodologia aplikatzea da; lanbide heziketako eskoletan asko erabiltzen da metodologia hau formakuntza dualean zein desgaitasuna duten eta laguntza behar handiak dituzten pertsonek profesionaltasun agiriak lortzera bideratutako formakuntzan.
Metodologia honen aplikazioak berrikuntza dakar desgaitasuna duten pertsonek profesionaltasun agiriak lortzera bideratutako formakuntzetan.
Inserzio laborala lortzeko hain garrantzitsuak diren konpetentzia sozio-laboralak eta ziurtagiriak lortzeko ezinbestekoak diren konpetentzia teknikoak lortzea ahalbidetzen duten gaitasunak lantzera bideratuta dauden proiektuak garatzean eta martxan jartzean datza metodologia berri honek.