Ajuriaguerra saria jaso du GUREAKek

Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteak GUREAKi eman dio Ajuriaguerra saria; sari honen bitartez GUREAKek gaixotasun mentala duten pertsonen lan inklusioan egindako lana aitortzen da.

Ajuriaguerra saria gaixotasun mentala duten pertsonen zaintzan edo espezialitatean aurrerapen nabarmena egin duten pertsonei edo erakundeei ematen zaie. Aurtengoan, Bilbon izan da sari banaketa, XVI. Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen urteroko batzarrean.

Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteko lehendakari den Jorge Plaren hitzetan “gaixotasun mentala duten pertsonek lan aukera baten aurrean erantzun dezakete, beharrezko laguntza maila emanda eta beste hainbat erakunderekin koordinatuta, hala nola, Osakidetzako Osasun Mentalerako Sarearekin edo Osasunbidearekin; honen bitartez, euren autonomia, garapen pertsonala eta gizarte inklusioa errazten da.

 

1000 baino gehiago dira gaixotasun mentala duten GUREAKeko langileak. Ainhoa Askasibarrek, GUREAK Itineraryko zuzendariak, balioan jartzen du osasun mentaleko zentroen eta beste erakunde batzuen artean egiten den sare lana gaixotasun mentala duten pertsonei laguntzeko euren errehabilitazioan eta integrazio sozio-laboralean.