Elearning inklusiboa
GUREAK Itineraryk 5 orduko pildora formatiboa garatu du elearning inklusiboaren inguruan, Aptes elkartearen eta Asmoz fundazioaren laguntzarekin.
Ikastaro honen helburua da jakitea ikastaro online batean zer egokitu beharko litzateken desgaitasun intelektuala duen pertsona batentzat. Internet bidezko formakuntza bat izango da autoformakuntza ereduan oinarritzen dena. Ikastaroan ez da tutoretzarik egongo eta partehartzaile bakoitzak bere erritmoan burutu ahalko du kurtsoa, ikastaroa irekia dagoen bitartean. Ikaspen bakoitzaren amaieran, galdetegi labur bat erantzun beharko da landutakoaren ulermen maila neurtzeko. Amaierako galdetegia gainditu ondoren, probetxu ziurtagiria jasoko dute matrikulatuek.