GUREAK EUROPEAN BUSINESS AWARDSETAN TXAPELDUN

European Business Awards sarietan, GUREAK "Workplace and People Development Award" kategoriako garaile nazional izendatua izan da. Horri esker, langileen garapenean oinarritzen diren enpresen Europako top 15ean sartzen da.

EBA sarietan aurrezerrendatuta zeuden 122 enpresa espainiarren artean 12 garaileetako bat da. Zeremonia Varsobian ospatuko da maiatzaren 22an eta 23an. Bertan 12 kategorietako garaileak aurkeztuko dira.

GUREAKek aukera du publikoaren saria ere eskuratzeko. Oraindik egin ez baduzu, aukera duzu GUREAKen aldeko botoa emateko: https://www.businessawardseurope.com/vote/detail-new/26/23146