
GUREAKek eta Mondragon Unibertsitateak kolaborazio hitzarmena sinatu dute
Hitzarmen honen bitartez, bi erakundeen arteko ezagutzan sakontzeko asmoz, hitzaldi, mintegi eta beste ekimenetan parte hartzeko konpromisoa hartu dute.
Vicente Atxa Uribek, Mondragon Unibertsitateko erretoreak eta Iñigo Oyarzabal Mugikak, GUREAKeko zuzendari nagusiak sinatu duten akordioak bi erakundeen arteko elkarlana indartzea du helburu. Gainera, GUREAK zein Mondragon Unibertsitatrea, bakoitza bere esparruan, nabarmendu egiten dira aldaketa teknologiko zein ekonomikoei egokitzeko duten gaitasunagatik, hala, azken urtetotan kolaborazioa etengabekoa bihurtu den arte.
2014/15 ikasturtetik Mondragon Unibertsitateko 27 ikaslek egin dituzte praktikak GUREAKen, horietatik 11 kontratatuak izan dira. Aurten, lehendabizikoz, desgaitasuna duten Mondragon Unibertsitateko 5 ikasleri praktika beka eskaini zaie. Honi esker, pertsona hauen enplegagarritasuna eta etorkizun profesionala hobetu nahi da.