Langabezian daunden desgaitasuna duten pertsonentzat formakuntza, Laboral Kutxari esker

 

 Laboral Kutxaren diru laguntza bati esker, GUREAK Itineraryk langabezian dauden desgaitasuna duten pertsonei bideratutako prestakuntza prelaboraleko 2 proiektu berri jarri ditu martxan. 

Lehen proiektua GUREAKeko langune industrial bat irudikatzen duen espazio simulatua da. Espazio hau Donostiako GUREAK Akademiren egoitzan kokatua dago; bertan espazio simulatu gehiago ere badaude: kafetegia, supermerkatua, arropa denda eta hoteleko logela. Lan prozesu industrialek dituzten pauso ezberdinak ikasteko bi makina izango ditu espazio berriak. Horiez gain, biltegiaren kudeaketako oinarrizko lanetan trebatzeko, apalak eta oinarrizko materialak ere badaude. Espazio hau langune industrial baten ahalik eta antzekoen izatea zen helburua, ikasketa prozesua ahalik eta errealena izan dadin. 

Laboral kutxak eskainitako laguntzak prestakuntza prelaboraleko ikastaroak martxan jartzea ahalbidetu du, desgaitasuna duten pertsonen konpetentziak landuz euren enpleagarritasuna hobetzearren. 2018an zehar, prestakuntza prelaboraleko 5 ikastaro jarri dira martxan: 3 maiatza eta ekainean eta 2 uztailean. Lehenengoak Oinarrizko muntaia industrial ikastaroak izan dira Lasarten, Arrasaten eta Donostian eskaini direnak. Langabezian zeuden 33 pertsonek hartu dute parte ikastaro horietan. Uztailean garbiketako eta lorezaintzako ikastaroak egingo dira; biak ala biak profesionaltasun ziurtagiria lortzera bideratuta egongo dira.