
VALEO TALDEAK BERRIKUNTZA ETA PRODUKTIBITATE SARIA EMAN DIO GUREAKI
Donostia, 2019ko urtarrilak 28. VALEO automozio taldeak "Berrikuntza eta produktibitate" saria eman berri dio GUREAKi. Saria urtarrilaren 23an banatu zen Pariseko New Cap Event Center-ean ospatu zen Hornitzaile Batzarrean. Ekitaldi hau, hiru urtero egiten da eta aurten sarien hirugarren edizioa ospatu dute.
GUREAKi saria Christophe Périllatek, Valeo Taldeko operazio zuzendaria, eta Marc Guédonek, erosketa zuzendaria, eman zioten eta GUREAKen partetik Asier Vitoria, zuzendari orokorra, Andoni Rekondo, industria dibisioko zuzendaria eta Antxon Luengo, automozioko merkataritza zuzendaria, bertaratu ziren.
Asier Vitoria, GUREAKeko zuzendari orokorra, pozik agertu da eta adierazi du "GUREAKengan ezarritako konfiantzari esker, azken urteotan sare harremana eraiki dugu produkturaren ingeniaritza elkarlanean garatu ahal izateko. I+G lan honek irtenbide berritzaileak ekarri ditu, horien artean, elkarrekin garatu dugun patentea eta kalifikazio prozesuan dauden beste bi. GUREAKentzat aitorpen hau mugarri garrantzitsua da berrikuntzari dagokionez. Izan ere, industria-hornitzailetik haratago kokatzen gaitu, automozioko bezeroekiko gure posizioa hobetzen du eta, aldi berean, erakusten du berritzea eta laguntza behar gehien dituzten pertsonei lan aukerak ematea posible dela". Valeo automozioko multinazionala da. Ibilgailuen hainbat funtzioetarako osagai eta moduluak diseinatu, produzitu eta saldu egiten ditu, bati bat Visibility, Powertrain, Thermal eta Confort & Driving Assistance sistemetarako. Egun, 110.000 langile eta 180 ekoizpen planta ditu mundu osoan. Enpresa teknologiko honek sistema eta ekipamendu berritzaileak eskaintzen ditu CO2 isurpenak gutxitzeko eta produktuak garatzen ditu automozioaren etorkizuneko bi joerei begira; ibilgailu elektrikoa eta ibilgailu autonomoa. 1998 urtetik GUREAK VALEOko hainbat dibisioen teknologia anitzeko hornitzailea da eta salmentak Europan dituen plantetara (Espainia, Frantzia, Rumania, Polonia, Belgika...) zein Europatik kanpokoetara (EE.BB, Maroko...) zuzentzen ditu.
GUREAKeko industria dibisioak espezializazio maila handiagoa duten produktuen alde egin du apustua eta bezeroen I+G departamenduekin kolaboratzearen alde, prozesuak hobekuntzan zein produktuaren ingeniaritzan. Kolaborazio honi esker bezero/hornitzaile harremanetik haratago joatea lortu du; produktuen linea berrietan aukerak antzematen eta bezeroaren beharrak hobeto ezagutzen. Estrategia honi esker, 2016an GUREAKek, VALEOrekin batera, automozioaren industriarako regulazio-multzoa patentatu zuen. Gailu honek ibilgailuen fokoen mugimendua erregulatu egiten du, gidariaren ikuseremua argitzeko, kontrako norabidean datozen gidariei traba egin gabe.
Hala eta guztiz ere, GUREAKen azken helburua I+G lana Gipuzkoan dituen ekoizpen plantetan industrializatu daitezkeen produktuetan bihurtzea da, eta geroz eta elektronika eta konexio-elektroniko gehiagorekin. Bere ekoizpen plantetan, egun, 3.500 pertsonek lan egiten dute industria jardueretan eta horietako gehienek desgaitasunen bat dute. Gaur egun, GUREAKeko industria dibisioak bere lan eremua lehentasunezko bost eremutan ezarri du; Automozioa, Energía, Mobility, Smart Home eta Osasuna. Bere eskaintza balio erantsia duten produktuetan oinarritzen da, bereziki plastiko injekzioa, elektronika, kableatua eta muntai bereziak dituzten piezak.
GUREAK; gaitasunak lantzen
GUREAK enpresa-taldeak desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen ditu. Egun, 5.800 pertsona baino gehiagok osatzen dute taldea, horietatik %84k desgaitasunen bat dute eta negozio kopurua 240 MM€koa da. 1975 urtean jaio zen eta ordutik Europan erreferente bihurtu den inklusio soziolaboraleko eredu enpresariala finkatu du.
28 urt. 2019