Pauso Berriak, 2019ko Iberdrola Programa Sozialaren finalista



Fundación Iberdrolako Programa Sozialak, zailtasun handiagoak dituzten pertsonen gizarte garapena eta bizi kalitatearen hobekuntzan laguntzea du helburu eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko 17 helburutakoren batekin bat egiten duten proiektuak baloratzen ditu. 
- Pauso Berriak Programako helburuak, garapen iraunkorreko 10.2 helburuarekin datoz bat: 
o Pertsona ororen inklusio sozial gizarte, ekonomiko eta politikoa bultzatu eta sustatzea, bere adin, sexu, disgaitasun, arraza, etnia, jatorri, erlijio edo egoera ekonomiko, edota beste edozein egoera kontutan hartu gabe. 
Gainera, Pauso Berriak Programak gizartean duen eragina, bai parte hartzaile eta beren familiengan, baita beraien esperientziak burutzen dituzten enpresetan, oso positiboki baloratua izan da Fundación Iberdrolako aukeraketa batzordetik. 

Fundación Iberdrola 2019ko programa sozialean parte hartzeak Pauso Berriak Programako langilegoari “Jornadas de trabajo de Fundación Iberdrolan” parte hartzeko aukera eman dio, gainerako erakunde finalistekin egotea, eta, Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztutako eta ikusmen irisgarritasunean berritzailea den “Arte para Tocar” programaren aurkezpenera joatea ahalbidetuz. 

Mila esker Fundación Iberdrolari urratsak ematen jarraitzen laguntzeagatik!

2019ko Iberdrola Programa Soziala 14 Api 2019