LANBIDE HEZIKETA EGOKITUAREN ESKAINTZA FINKATU EGIN DA.

2020ko azaroaren 12an, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eta Jorge Arévalo Lanbide Heziketako sailburuordeak GUREAKen Donostiako instalazioak bisitatu dituzte.

Bisita honek indartu egiten du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak GUREAken Lanbide Heziketa egokituaren ereduari ematen dion laguntza eta inplikazioa.

Ekimen honen jatorria 2018-19 ikasturtean dago, eredua probatzeko proba pilotua egin zenean. Hurrengo ikasturtean 2.000 orduko prestakuntza teoriko-praktikoa abian jarri zen bi espezialitatetan: Merkataritza Zerbitzuak eta Administrazio Zerbitzuak. Orain, GUREAKek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, prestakuntza eskaintza hiru ikasturtera zabaltzea aurreikusten du. Horrela, banakako laguntzak indartu eta ikasgai bakoitzari eskaintzen zaion denbora luzatu ahal izango da.

GUREAKek eskaintzen duen LH egokitua oso praktikoa da eta lan-mundura bideratua dago. Banakako prestakuntzan eta ikaskuntza aktiboan oinarrituriko eredu bat da, eta familia, hezitzaile, psikologo eta pertsonatik hurbilen dagoen ingurunearekin sarean lan egiteko metodologiak ditu.

 

 

 

13 aza. 2020