Pauso Berriak programak 10 urte

Pasaden ekainaren 4an Pauso Berriak programak 10.urteurren ekitaldia ospatu zuen Irungo Ficoba aretoan. Pauso Berriak programa ATZEGI eta GUREAKen arteko lankidetzatik sortu zen, ingurune arruntean desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lan-aukerak zabaltzeko. Programa berritzailea da, adimen-desgaitasuna duten pertsonak beren garapen pertsonala eta soziala errazten duten lanpostuetan sartzearen alde egiten duena. Hamarkada honetan, 257 pertsonek parte hartu dute Pauso Berriak programaren prestakuntzan, eta adimen-desgaitasuna duten 300 pertsonek baino gehiagok izan dute aukera programaren bidez lan-jarduera bat garatzeko.

Ficoban egindako ekitaldian erabiltzaileak, senideak, erakundeetako ordezkariak, erakunde bultzatzaileak eta laguntzaileak bildu dira lortutakoa ospatzeko eta etorkizuneko erronkei begira jartzeko. Ekitaldiaren erdialdean, bi erakunde bultzatzaileetako ordezkariek hartu dute parte, GUREAKek eta ATZEGIk, bai programaren sorreran parte hartu zutenek, Iñaki Alkortak eta Jose Luis Basokok, bai gaur egun lekukoa hartu dutenek, Asier Vitoriak eta Mitxel Lakunzak.

Pauso Berriak programa GUREAKen Zerbitzu Okupazionalaren jardueren dibertsifikazioaren testuinguruan kokatzen da. Zerbitzu hori Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dago, eta desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonala bilatzen du, gaitasun soziolaboralak praktikan jartzea ahalbidetzen duten benetako ekoizpen-jardueretan parte hartuz.

06 eka. 2021