Gureak Navarrak 30 urte

GUREAK Navarrak bere 30. urteurrena ospatzen du aurten. Hiru hamarkada igaro dira jada GUREAK, marketin eta komunikazio jardueraren ordezkaritza batekin, Nafarroara iritsi zenetik hainbat jarduera garatzeko, besteak beste, gutunak inprimatu, gutun-azaletan sartu eta frankeatzeko lanak eginez. Ordurako, GUREAK taldeak 15 urte zeramatzan Gipuzkoan desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan aukera egonkorrak eta lehiakorrak sortzen, eta GUREAK Navarra espiritu eta helburu berarekin sortu zen. Gureak Navarraren kasuan, hasiera batean, desgaitasun fisiko eta sentsoriala duten pertsonentzat bereziki.

Ondoren, 1995ean, industria-jarduera abiarazi zen, eta Gipuzkoako gainerako lantegietan bezala, muntaia industrialak egiten ziren nagusiki. Orduz geroztik, GUREAK Navarrak bilakatzen jarraitu du, industria, marketin eta zerbitzuetan negozio lehiakorrak dituen enpresa bihurtu arte. Gaur egun, bost produkzio-zentro ditu Iruñean eta eskualdean, eta 230 langile ditu bertan, % 93k desgaitausunen bat duela. 

Jatorrian, desgaitasun fisiko eta sentsoriala duten pertsonei zuzendutako lan aukerak eskaintzen zituen GUREAK Navarrak. Ondoren, gizartearen beharrei eta jardueren dibertsifikazioari erantzuteko, beste kolektibo batzuei ireki zitzaien. Azken urteotan, buruko gaixotasuna duten pertsonen igoera nabarmena izan da, langileen % 23ra iritsi baita. Gainerako plantilla honela banatzen da: % 46 desgaitasun fisikoa, % 18 sentsoriala eta %13 desgaitasun intelektuala.

12 uzt. 2021