
2021eko memoriako datuak aurkeztu dira
Plantillak jeitsiera arina izan du, baina indartu egin da lehentasunezko kolektiboa, desgaitasuna duten pertsonen artean laguntza-premia handienak dituztenak, jada plantillaren % 57 izatera iritsi dena. Zerbitzuak dibisioak bere jarduera mailari eutsi dio, Marketingek %20 igo ditu salmentak eta Navarrak eta Arabak joera positiboarekin jarraitu dute. Automobilgintzaren sektoreko mundu-krisia dela eta, Industria dibisioan aldi baterako lan erregulazioa aktibatu da 2022aren lehen sei hilerako.
Donostian, 2022ko martxoaren 3a. Gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan GUREAK taldeko datu ekonomikoen eta giza taldearen balantzea. Aurkezpena Donostiako egoitza nagusian egin da eta informazioa zabaltzeaz arduratu dira: Iñaki Alkorta, GUREAKeko presidentea, Asier Vitoria, zuzendari nagusia eta Ainhoa Askasibar, Itinerary dibisioko zuzendaria.
Iñaki Alkorta erakundeko presidenteak azaldu duenez, 2021a uste baino urte konplexuagoa izan da, “bagenekien Covid-arekin bizitzea ez zela erraza izango, baina ondoz ondoko olatuek sektore jakin batzuk berreskuratzea zaildu dute eta horrek guztiak eragin handia izan du taldeko jarduera batzuetan, batez ere automobilgintzan” azaldu du Alkortak.
Ondorioz, plantillak jeitsiera arina izan du , 5.757 pertsonarekin bukatu du ekitaldia, aurreko urtean baino 187 pertsona gutxiago. Hala ere, desgaitasunen bat duten pertsonen ehunekoa %84an mantendu da, eta GUREAK taldearen lehentasunezko kolektiboa, laguntza-premia handienak dituzten pertsonak (adimen desgaitasuna eta gaixotasun mentala dutenak, batez ere), handitu egin da, eta talde osoaren %57 izatera iritsi da. Alkortak azpimarratu duenez, “nahiz eta gaur egun ziurgabetasun eta aldakortasun ekonomikoa handia egon, GUREAKek gogor eutsi dio bere egitekoari eta zailtasun asko dituzten pertsonen laneratzeko konpromisoari”.
Emaitza desberdina taldeko dibisioetan Taldeko dibisioek emaitza desberdinak lortu dituzte, hein handi batean merkatu bakoitzaren testuinguruak baldintzatuta, baina oro har, taldeak positiboan ixtea lortu du jardueren dibertsifikazioari esker, 192MMko fakturazio globalarekin.
Asier Vitoria GUREAK zuzendari nagusiak dibisio bakoitzaren emaitzen eta erronken laburpen laburra egin du. Horrela, Zerbitzuak dibisioa sendotu egin da eta Covid aurreko zifretara itzuli da, ostalaritzako jardueran izan ezik, urteko azken hilabeteetako murrizketek baldintzatuta.
Gainera, aurrera egin du Gipuzkoako sektore soziosanitarioko zerbitzu osagarrien erreferentziazko hornitzaile gisa posizionatzeko helburuan. Bestalde, GUREAK Marketingen salmentak %20 igo dira eta batez ere posta-banaketan eta dokumentu-tratamenduan hazi dira. Asier Vitoriak azaldu duen bezala, “2021a hausnarketa komertzialeko urtea izan da. Zerbitzu-ildoak eta etorkizuneko helburuak zehaztu ditugu, eta merkatuaren aukerak interpretatzen jakin dugu, erronkak aukera bihurtuz” gehitu du Vitoriak. GUREAK Navarrak eta Arabak azken urteetako joera positiboarekin jarraitu dute, eta industria esparruaren ezegonkortasuna jasan duten arren, emaitzak positiboak izan dituzte eta 2022an hazkunde iraunkorra lortzeko oinarriak ezarri dituzte. Azkenik, Industria dibisioak jasan du gehien pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioa. Automobilgintzaren sektorearen egoera kritikoak eragin zuzena izan du dibisioan, sektore horretako lanak dibisioaren %55 baitira.
2021eko bigarren seihilekoan eskaeren eta lan-kargaren jeitsiera handia izan zen eta automobilgintzaren sektorearen susperraldia 2022ko bigarren seihilekora arte aurreikusten ez denez, 2022 urtearen hasieran aldi baterako lan-erregulazioa aktibatu da sei hilabeterako, langileen ordezkariekin adostu ondoren. Aldi baterako lan-erregulazioak 1.900 pertsonari eragingo dio, batez ere automobilgintzan lan egiten dutenei.
Hala ere, dibisio Industrialaren dibertsifikazioaren aldeko apustuaren ondorioak nabarmen ikusten ari da, eta energia, smart home, mobility, igogailu edo osasun sektoreei lotutako produktuetan hazten ari da, baita automobilgintzako negozio-ildo berrietan ere. Gainera, Gipuzkoako bezero eta enpresa industrial traktoreekin lankidetzan aritzeko formulak lantzen ari dira, beren beharretara egokitzen den balio-proposamen batekin; outsourcing zerbitzuak eta dibisio Industrialaren berezko teknologietara egokitzen diren produktuak eskaintzen dituzte.
2025 ikuspegia: ibilbide soziolaboralak pertsona guztientzat
Itinerary dibisioak desgaitasuna duten pertsonei laguntzen die beren garapen pertsonaleko eta profesionaleko prozesuan, haien beharretara egokitutako lan-aukerak bilatzen eta enplegagarritasuna sustatzen. Helburu horrekin, 2021ean, ahalegin handia egin du industriadibisioko gorabeheren ondorioz lantaldea momentuko lan-kargara egokitzeko eta lan eta garapen alternatibak eskaintzeko. Gainera, pertsonen enplegagarritasunari eragiten dioten erronka globalei aurre egin behar izan die Itineraryk, hala nola robotizazioari, digitalizazioari edo arreta eta kontsumo ereduaren aldaketei. Hala, pandemiak eragindako krisia oraindik presente zegoela, negozio bakoitzaren egoeraren araberako aldaketei bizkortasunez erantzutea ezinbestekoa izan da enpleguari eusteko eta pertsonen ibilbideak garatzen jarraitzeko.
Ainhoa Askasibar GUREAK Itineraryko zuzendariak azaldu duenez, “merkatuaren gorabeherei aurre egiteko tresna nagusia transitoak izan dira. Horiei esker lortu dugu gure helburu nagusia, enpleguei eustea, alegia. Ez da prozesu erraza izan, ahalegin handia egitea baitakar egokitzapenetan, eta banakako laguntzetan, baina horrekin lortzen dugu transito bakoitzaren arrakasta bermatzea”. Askasibarrek azaldu duenez, transitoak aldi baterakoak edo behin betikoak izan daitezke, eta aurten 400 pertsona baino gehiagok egin dute jarduera, tailer edo enpresa aldaketa. Horrez gain, Askasibarrek prestakuntzaren garrantzia azpimarratu du, funtsezko tresna bihurtu baita taldean, eta "formatu eta ondoren hautatu” honen giltzarria.
“Halaber, 360˚ egokitzapenak ezinbestekoak dira GUREAK lehiatzen den merkatu zorrotzetan benetako lan-aukerak sortu eta mantentzeko”, gailendu du Askasibarrek. Bestalde, desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunean aurrera egin da hainbat formularen bidez. Hala, 130.172 ordu eman dira prestakuntzan, 36 pertsona Zerbitzu Okupazionaletik enplegura igaro dira, eta beste 111 Gipuzkoako enpresetan edo erakundeetan hasi dira lanean.
Azpimarratzekoa da baita ere, desgaitasuna duten pertsonen artean laguntza-premia handienak dituzten guztien iritzia jaso dela, hau da, plantillaren % 57rena, eta emaitzak oso positiboak izan direla, 10etik 7,55eko batez besteko puntuazioarekin.
Gainera, 2021ean partaidetza-prozesu bat garatu da, eta GUREAKen 2025 ikuspegia definitu da. Taldeko dibisio guztiak inplikatuko dira, modu koordinatuan, helburu komun batekin: desgaitasuna duten pertsona guztientzat gizarte eta lan ibilbideak garatzea, lehentasunez, laguntza-premia handienak dituzten pertsonentzat eta gizarteratzearen ahalik eta pertzepzio handiena lortzen laguntzea.
2022rako erronkak
Amaitu aurretik, Asier Vitoriak dibertsifikazioaren garrantzia nabarmendu du, bai dibisioena, bai dibisio bakoitzaren barruko jarduerena. “Dibertsifikazioa funtsezkoa izan da ekitaldia positiboan amaitzeko, eta hala izaten jarraituko du krisi honetatik indartuta atera nahi badugu”. Vitoriaren arabera, automobilgintzaren lan-kargaren jaitsierak eragin dien pertsonei eskainitako transitoek, berriz ere jarri dute agerian dibertsifikazioak duen garrantzia.
Azkenik, GUREAKeko zuzendari nagusiak inbertitzeko eta instalazioak eguneratzeko beharra defendatu du, “lehiakortasunari eutsi nahi badiogu eta lanponstuak mantendu, beharrezkoa da makinerian, ekipamenduan, instalazioetan eta muntaia lerroetan inbertsio plana mantentzea” gaineratu du Asier Vitoriak.
02 mar. 2022