LANDUZ
Landuz programaren helburua gizarte bazterkeria edo arrisku egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da.
Pertsonen ibilbideen indibidualizazioa eta formakuntza funtsezkotzat hartzen ditugu gizarteratze eta laneratze egokiak lortzeko, eta aldi berean, prospekzio pertsonalizatuak burutzen ditugu enpresen eta pertsonen beharretara egokituta, haien espektatibak eta helburuak lortuko direla bermatzeko.

AKONPAINAMENTUA
- Akonpainamentua enpresa zein pertsonei gizarteratze eta laneratze prozesu guztian zehar
- Hautagaien aurretiko aukeraketa
- Lan aukeren bilaketa pertsonalizatuak Gipuzkoako enpresetan
- Aholkukaritza kontratazio modalitate ezberdinen inguruan
- Arrakastaren bermea
AZKEN BERRIAK
ESPERIENTZIA: KAREN YESSENIA DIAZ
06 aza. 2023Karen Yessenia Díazek, Landuzen parte hartu ondoren, Donostiako OIARTZUN pastel dendan lan-kontratu bat lortu du, zerbitzari moduan. Aukera honi esker, lan baimena lortu ahal izan du eta bere egoera administratiboa erregularizatu.
Irakurri gehiago ...ESPERIENTZIA: XABIER ALONSO
27 ira. 2023Xabier Alonsok, Landuzen parte hartu ondoren, Tolosako CMO VALVES enpresan lan-kontratu bat lortu du, ekoizpen langile bezala. Aukera honi esker, lan munduan sartzea lortu du langabezian denboraldi luzea egon eta gero.
Irakurri gehiago ...ESPERIENTZIA: FAITH OBATARE
12 eka. 2023Faith Obatarek, Landuzen parte hartu ondoren, Beasaingo IRIZAR- ETXEAn lan- kontratu bat lortu zuen, sukaldari- laguntzaile eta garbitasuneko postuan. Aukera honi esker, lan baimena lortu ahal izan du eta bere egoera administratiboa erregularizatu...
Irakurri gehiago ...