GUREAK taldearen produktu eta zerbitzuak

Desgaitasuna duten pertsonen inserzio sozio-laboralerako programa eta jarduera anitzak eskaintzen ditugu. GUREAK Taldera laguntza edo zerbitzu eske etortzen diren pertsona desberdinen behar ezberdinak honakoen bitartez hartatzen dira:

  • GUREAK Taldeko zerbitzu edo enpleguaren eskatzaile diren pertsonen orientazioa.
  • Ibilbide pertsonal baten diseinua eta ibilbide hau eraikitzeko formakuntza.
  • GUREAK Taldeko eta merkatuko beste hainbat enpresetako enpleguaren bitartez, inserzio laborala.
  • Enplegura zuzenean sartu ezin izan diren pertsonentzako Programa Okupazionala, lanera zuzendutako atentzio-zerbitzu batekin.
  • Bere lan-gaitasunak mantendu ezin dituzten eta arreta-zerbitzu berezia behar duten desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak.
  • 3. adinerako egoitza.

GUREAKen lan egin

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Ziurtagirian %33a baino gehiagoko desgaitasun bat badaukazu, inprimaki bat bete beharko duzu. Azken hau, GUREAKeko edozein lan-zentrotan aurki dezakezu eta helbide elektroniko bidez ere bidali diezakezugu.

Giza Baliabideen arloko pertsona bat telefonoz kontaktuan jarriko da hitzordu bat finkatu eta entrebista bat egin ahal izateko, modu honetan informazioa lortuz eta desgaitasuna duen pertsona enplegu edo okupazioko jardueretara orientatuz.

Ez baduzu elbarritasun bat ikuskatuta, hurbildu Kutxazeharoren edozein ofizinetara eta bertan jarraitu beharreko pausuak emango dizkizute.

Bisitatu gure Gureak Itineraryko atala edo bidali gaitzazu curriculum vitae-a Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

GUREAK TALDEAN industria eta zerbitzuen sektoreko jardueretan lan egiten dugu:

  • GUREAK Industrial: automozioa, etxeko-tresnak, sektore elektrikoa, energia berriztagarriak, tren-sektorea, saneamendua, berokuntza…
  • GUREAK Zerbitzuak: zuzeneko marketina, call-center, digitalizazioa, banaketa komertziala eta postala, garbiketa industriala, lorezaintza, vending, harrerak, garbiguneak, ostalaritza, zerbitzuguneak, ibilgailuen garbiketa eta bezeroak proposatutako beste edozein behar.

Era berean, GUREAK Taldean kolaboratzen duten beste enpresetan, jarduera anitzetara, bai industrial eta baita zerbitzuetara ere, dedikatzen direnetan enplegua ere eskaintzen dugu. Kontrataziorako aukerak eskaintzen dituen merkatuko edozein enpresetan desgaitasuna duten pertsonen inserzioan formatzeko eta akonpainatzeko hautaketa zerbitzu bat daukagu.

Lan okupazionala inguru laboral bateko integrazio eta garapen aukera bat da, eta honen eta laguntza egokien bitartez, desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mental bat duten pertsonen gaitasuna erakusten da bere integrazio soziolaboralean.

GUREAKen uste dugu lana dela integrazio sozialerako faktore nagusia. Burutzen duenari autoestima dosi handi bat sortzeaz gain, autonomia ekonomiko baten garantia da. Era autonomo batean aukeratzeko askatasuna eta gure bizitza antolatzea da, modu batean.

Gure hasieratik gaur arte, pertsona orok, nahiz eta desgaitasun bat eduki, ordainketa duin batekin saritua izango den lanpostu bat edukitzeko eta heldu baten moduan hartatua izateko eskubidea du, ondorio guztiekin, eta bizitza eraginkor eta aberats batez gozatzeko eskubidea, inolako trabik gabe.

Guk praktikan jartzea erabaki genuen. Enpresa bat izan nahi genuen, eta aspektu horrek desgaitasuna zuten pertsonengan dedikatzen ziren elkarteetaz desberdintzen zigun. Gainera, gestio enpresariala beste edozein enpresetan egiten den moduan aplikatuz, egiten dugun moduan, ez gara edozein enpresa; gure langileen onena ateratzeko gaitasunak desberdintzen gaitu. Gure izateko arrazoi bakarra pertsonak dira.

Harrotasunez esan dezakegu GUREAKek beti eduki duela argi zein den bere eginbeharra, “bi mundu ezinezko”-ren bitartekari izatea besterik ez da, legeak beren kabuz ezer argitzera itxaron gabe. Honela, Gipuzkoako adin laboraleko desgaitasuna duten pertsonen eta lan merkatuaren arteko bitartekari izatea dagokigu.

Pertsonen gaitasunengatik apustu egiten dugu. Ez dugu desgaitasunari buruz lan egiten, ez dugu hortaz asko pentsatzen ere. GUREAKen experientziak zera frogatzen du: oso erraza da jarduera minberak aurkitzea urritasun bat duten pertsonentzako. 

Beharrezkoa da horretan sinistea, besterik ez.

GUREAKen lan egiteak desgaitasuna duten pertsonen guztizko integrazio soziala lortzeko asmoz, inserzio laboraleko aukerak sortzera zuzenduta dagoen erakunde baten parte izatean dantza. Zure jarduerak aurrera eramateko etengabeko laguntza pertsonalizatua aurkituko duzu. Gure enpresako prozesu desberdinetara batu ahal izateko formazio profesionaleko planez gozatuko duzu.

GUREAKeko zerbitzu asistentzialak

Donostiako Goyeneche Fundazioarekin desgaitasun intelektuala duten pertsona helduentzako, zeinak bere egoeragatik ezin duten Gureak Taldeko tailer okupazionaletan lan egiten jarraitu, eguneko harrerako zentroaetan zerbitzuak eskaintzen dizkiegun programak garatu ditugu, besteak beste.

Kualifikatutako 40 profesional baino gehiagorekin kontatzen dugu Gipuzkoako bederatzi area edo lokalizazio desberdinetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Sailaren kontzertupean.

Gure Eguneko jarduera zentruak bertan kokatzen dira:

  • Goyeneche (Donostia)
  • Usandizaga (Donostia)
  • Azpeitia
  • Arrasate-Mondragon
  • Irun
  • Errenteria
  • Tolosa
  • Ordizia

Bizitza Estiloko Plan baten martxan jartzearekin gure meta eta emaitzetara heltzea da gure helburua, pertsonarekin eta euskarri naturaleko zirkuluarekin periodikoki errebisatuta.

Gure helburua pertsonei laguntzea da, honakoa lortu dezaten:

  • Independentzia
  • Komunitateko eta gizarteko integrazioa 
  • Autonomia
  • Osasuna eta segurtasuna
  • Familiarrekin eta inguruko beste pertsonekin erlazionatzea
  • Bere eskubideak garatu eta sustatzea

PAUSOAK bezalako programa gaur egun Gureakek eskaintzen duen harrera okupazionaleko programen alternatiba da, eta bereziki desgaitasun intelektuala duten pertsonei zuzenduta dago.

PAUSOAK

Gipuzkoako Harrera Okupazionaleko esparruan desgaitasun intelektuala duten pertsonen garapen integrala eta bizitza kalitateari zuzendutako programa da.

GUREAKeko Tailer Gunean garatutako programaren alternatiba moduan, programa honek asistentzialago eta produktibitate gutxiago duen okupazio ideia duen programa bat garatzen du, naturarekin kontaktu estua duena, gaitasun orokorren eta programa pertsonalizatuen mantenu eta hobekuntzan lan egiten. Programa hau GUREAKeri zabaldutako Donostiako Zabalegi finkan kokatutako Arteaga Fundazioan kokatzen da.

SANMARKOSENE, egoitza eta eguneko zentroa, eta Amarako Eguneko Zentroak sei hilabete baino gehiago daramatzate helduen atentziorako praktika onenak burutzen. Gaur egun jada badira 150 erabiltzaile egoitzan bizi direnak eta eguneko zentroan daudenak. Beste zerbitzuen artean harrera medikoa, uneoroko enfermeritza zerbitzua, zaintza asistentziala, fisioterapia zerbitzua, eguneroko terapia okupazionala, ileapainketa, podologia eta etxeko janaria. Lekuak tenporalak eta permanenteak eta pribatuak nahiz kontzertatuak dira.

GUREAK TALDEAren produktu eta zerbitzuak

GUREAK TALDEAN kolaboratzeko hainbat modu eskaintzen dizkiegu enpresei, honek behar dituen zerbitzuen eta merkatuak jartzen dituen eskakizunen arabera:

  • Teknologia desberdinetako industria-subkontratazio zerbitzuak, bezero bakoitzarentzat neurriko erantzun integrala eskaintzen dutenak. Teknologiak hauexek dira: plastiko-injekzioa, zirkuitu elektronikoak, kableatuak (moztea, zuritzea eta ezartzea), muntaiak eta bilgarriak eta logistika.
  • Enpresaren beharretara egokitutako jarduera eta zerbitzu anitzak: zuzeneko marketina, call-center, digitalizazioa, banaketa komertziala eta lokala, industria-garbiekta, lorezaintza, vending, harrerak, garbitegiak, ostalaritza, zerbitzu-gunea, ibilgailuen garbiketa integrala eta bezeroak proposatzen duen beste edozein behar.
  • Desgaitasuna duten pertsonak gehitzerako aholkularitza eta laguntza. Beharrezko kolaborazioko doaneko eta konpromiso gabeko zerbitzuak, enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboan GEK eragiteko.

LISMIren konplimendua: desgaitasuna duten %2 plantillan

  • Minusbaliatuen Gizarteratzeko 13/1982 Legeak, LISMIk, 50 langile edo gehiago dituzten enpresa publiko nahiz pribatuak pertsona minusbaliatuen gutxieneko %2a kontratatzeko behartuak daude.
  • Abenduaren 30eko 50/98 Legeak Minusbaliatuen Gizarteratzearen Legea aldatzen du honakoa esanez: salbuespen bezala, enpresa publiko eta pribatuak Minusbaliatuen Gizarteratzearen Legea betetzetik libre gera daitezke, erabat edo zati batean.

ERREFERENTE DEN BESTE LEGEGINTZA BAT

  • Abuztuaren 4ko 5/2000 Real Decreto Legegilea. LISMIk ezarritako %2aren erreserba ez betetzea eta neurri alternatiboen ezartzea infrakzio larri bezala definitzen du.
  • 8/1988 Legea. Minusbaliatuen Gizarteratzearen (LISMI) legea betetzea edo ez betetzeak enpresaren posizionamendua hobetu ala okertu dezake administrazioarekin kontratatzeko edota enpleguaren sustapenerako laguntzak eskatzerako orduan.

Minusbaliatuen Gizarteratzeko Legeak salbuespen moduko aldizkako neurriak eskaintzen ditu. Jarraitu beharreko pausuak: 

  • Enplegu-zerbitzu Publikoei edota kolokazio agentziei eskaintza bat komunikatzea, hauek desgaitasuna duen pertsona baten eskaintzari erantzun ezin badiete edota pertsona hauek eskaintza horri ezezkoa eman badiote.
  • Enpresek desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea zailtzen duten arazo produktibo, tekniko, ekonomiko edo antolaketa-arazoak existitzen badira, Enplegu-zerbitzu Publikoak epe bateko Salbuespenezko Ziurtagiri bat burutzen dute.
  • Desgaitasuna duen pertsona autonomo bati, lehengaien horniketa, makinaria eta talde onura edo bestelako onurentzako Enplegu Zentro Berezi batekin kontratu merkantil edo zibil bat burutzea, enpresaren jardueraren garapen arruntarekin jarraitzeko.
  • Desgaitasuna duen pertsona autonomo batekin enplegu Zentro Berezi baten bitartez kontratu merkantil edo zibil bat burutzea enpresaren jarduera arruntetik at zerbitzu batzuk burutzeko.

ERREFERENTE DEN BESTE LEGEGINTZA BAT

  • Abuztuaren 4ko 5/2000 Real Decreto Legegilea. LISMIk ezarritako %2aren erreserba ez betetzea eta neurri alternatiboen ezartzea infrakzio larri bezala definitzen du.
  • 8/1988 Legea. Minusbaliatuen Gizarteratzearen (LISMI) legea betetzea edo ez betetzeak enpresaren posizionamendua hobetu ala okertu dezake administrazioarekin kontratatzeko edota enpleguaren sustapenerako laguntzak eskatzerako orduan.
  • Jarrera monetarioko donazioak edo patrozinio ekintzak burutzea, erabilera publikoko Elkarte edo Fundazioei, besteak beste, desgaitasuna duten pertsonentzako formazio profesionala, inserzio laborala eta enplegua sortzea helburu dutelarik.
  • Enklabe laboral bat eratzea, Enplegu Zentro Berezi bateko kontratuaren aurretiko izen ematearekin.

Jarraitu beharreko pausuak honakoak dira:

  • Aldizkako neurri bati etekina ateratzeko interesa duten enpresek eskumeneko enplegu-zerbitzu publikoei salbuespen deklarazioa eskatu beharko diete.
  • Salbuespen deklarazioa ematen duena eskumeneko Enplegu Zuzendari Orokorra edota kolokazio agentzia da.
  • Edozein Aldizkako Neurriren burutzea salbuespen deklarazioaren baliagarritasun epe barruan burutu beharko da, eta helburu horretara zuzenduta egon beharko da, gutxienez, erregulatzen duen legedira (Real Decreto 364/2005) zuzendutako kopuru ekonomikoa.
  • Enklabe laborala laneko merkatu arrunteko enpresa edo enpresa kolaboratzaile baten, eta Enplegu Zentro Berezi baten arteko kontratua da. Kontratu hau obra edo zerbitzuak burutzeko helburuarekin egiten da, eta honetarako, Enplegu Zentro Bereziko desgaitasuna duten pertsona-talde bat, kolaboratzaile den enpresaren laneko zentrora mugitzen da.
  • Lanaren zuzendaritza eta antolamendua Enplegu Zentro Bereziari dagokio, honekin, enklabeak irauten duen bitartean, langileak erlazio laboral bat mantenduko du.

Enplegu Zentro Bereziak eta enpresa kontratanteak idatzizko kontratu bati izena eman beharko diote eta Enplegu-zerbitzu Publikoari eman beharko diete, firmaz geroztik hilabete bat baino gehiago pasa gabe, gutxienez, honakoa eduki beharko du:

  • Bi zati kontratanteen identifikazioa.
  • Enklabeko langileak okupatuko duten jardueraren eta kontratuaren objektu izango den obra edo zerbitzuaren zehaztapena.
  • Zerbitzua edo obra burutuko den lan-zentroaren datu identifikatiboak.
  • Enklabe laboralaren iraupen zehatza, gutxienez 3 hilabete eta gehienez 3 urte.
  • Enklabean kargua hartuko duten desgaitasuna duten langile kopurua.
  • Adostutako salneurria.
  • Laneko arriskuen prebentzioaren aplikazioan parte hartuko dutenen eta langileen arteko akordioa.

Minusbaliatuen Gizarteratzearen Legearen konplimenduaren neurri alternatibo moduan, eta beti ere, salbuespen ziurtagiria lortzen den bitartean, enpresak erabilera publikoko Elkarte edo Fundazioei (ZEHARO FUNDAZIOA GUREAKen kasuan) izaera monetarioko donazio edo patrozinioak burutu ditzazkete, desgaitasuna duten pertsonentzako formazio profesionala, inserzio laborala eta enplegua sortzea helburu izanik.

Donazio horren ondorioz lortutako kopuru ekonomikoa %2ko kuotatik behera kontratatzen uzten den desgaitasuna duen pertsonaren efektu anitzeko errentaren indikadore publikoa (IPREM) 1,5 aldiz izan behar du.

Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea

Gureak taldean formakuntza, orientazio eta kolokazio edo intermediazio zerbitzua eskaintzen dugu eta enplegurako aholkularitza zabala eta pertsonalizatua ere eskaintzen dugu.

Gure departamentu desberdinen eta proiektuen bitartez kontratazio hauen hartzaile diren kolektiboei buruzko ezagutza dugu eta prozesua lantzeko erremintak garatu ditugu.

Parte hartzaileen hautaketa gure lan-orientazioko teknikoek egiten dute proiektuak burutuko diren Udal ezberdinetako zerbitzu sozialekin lotuz.

Jarduera konkretu batean bere ibilbide profesionala hasi nahi duten eta jarduera horretara egokitzen diren pertsonengan pentsatzen da, nahiz eta bere egoeragatik merkatu laboraletik urrun aurkitzen diren eta lanpostuan integratzeko ikasi edo egokitzeko denbora gehiago behar duten.

Entrebista batean pertsonaren lan egiteko gaitasunarekin erlazionatutako aspektuak baloratzen dira eta baliabideak jartzen zaizkio bere lan-gaitasuna hobetzeko (formakuntza, enplegu bilaketarako teknikak, lan-kontratuak…) momentu horretan bertan bere inserzio laboraleko ibilbidea hasten delarik.

  • Perfil profesionala, diagnosi okupazionala eta aurreko faseko zerbitzuaren ebaluazioa
  • Inserzio laboraleko plan pertsonalaren burutzea
    • Orientazio laborala
    • Informazio pertsonala
    • Planaren diseinua
    • Proposatutako ibilbidearen gauzatzea eta garatzea
  • Lanpostura sartu aurreko formakuntza,
  • Lan-aukera egokien bilaketarako laguntza,
  • Behin hau lortuta, lanpostuan laguntza intentsiboa eta honen mantenurako etengabeko jarraipena.
  • Gureak Taldean, enpresei desgaitasuna duten pertsonen inkorporazioa errazteko, laguntza-enplegua errazten duten zerbitzu multzoa eskaintzen diegu. Zerbitzu hau honakoek kofinantzatzen dute: %45a Europako Fondo Sozialak eta %55a Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako departamentuek.
  • Minusbaliatuen gizarteratzeko Legea LISMI betetzeko beharrezko informazio laboralari buruz aholkatzea, kontratazio bakoitzak eskainitako onura legal eta ekonomikoak ezagutzeko.
  • Enpresetan desgaitasuna duten pertsonentzako postuen analisia eta aukera bilaketa.
  • Pertsonen hautaketa eta posturako hautagai egokienen aurkezpena.
  • Hautatutako desgaitasuna duen pertsonaren lanpostuko formakuntza eta akonpainamendua.
  • Desgaitasuna duten pertsonen inserzio kontzeptuan lan egiteko enpresako langileekin informazio eta hartu-eman saioak.
  • Kontratuak irauten duen bitartean inserzioaren jarraipena eta mantenua.
  • Desgaitasuna duten langileen kontrataziorako obligazioaren erantzun integrala.
  • Gizarte Erantzukizun Korporatiboa hobetzeko neurri posibleak hartzeko enpresentzako aholkularitza.

Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresek, laguntza ekonomikoak jasotzeaz gain, Erantzukizun Sozialean eragingo dio eta desgaitasuna duten pertsonen integrazio sozialaren kolaborazioko adibide ere bihurtuko da.

GUREAK taldeak modu flexible eta egoki batean burutzen ditu pertsonalaren beharrak bere lan-poltsa zabalaren bitartez, pertsona egokienei aukeratzen laguntzen du, pertsonalaren lehenengo egunetako egokitze-prozesuaz arduratzen da eta pertsonaren jarraipen eta aholkularitza burutzen du, inserziorako zailtasunak dituzten pertsonen arriskuen kontrataziorako onura ekonomikoez jakin beharrekoari buruz. Gainera:

  • Bere enpresaren pertsonalaren beharren aurrean, hautagaien doaneko aurre-hautaketa bat burutuko da.
  • Egoki hautatutako pertsona formatuak edukiko ditu.
  • Laneko lehenengo egunetik helduko da produktibitatera.
  • Enpresaren irudi publikoa eta errekonozimendu soziala hobetuko da.
  • Lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontrataziorako laguntzak jasotzeko aukera edukiko du.
  • Bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboan GEK eragina edukiko du eta desgaitasuna duten pertsonen integrazio sozialaren kolaborazioaren adibide bihurtuko da.

Nor gara

Gipuzkoako eremuaren parte izatera iritsi gara. Gure helburua ezintasunen bat duten gipuzkoarrengana iristea da eta, horretarako, gaur egun lurralde osoan zehar kokatuta dauden lantoki eta enpresa sare zabala dugu.

Gipuzkoako eskualde desberdinetan 15 industria lan-zentro ditugu, eta Gasteiz, Iruña, Leon, Guadalajara, Zaragoza…-en ere lan-zentroak (Direktorioan zehaztasun gehiago).

GUREAK TALDEAN industria eta zerbitzuen sektoreko jardueretan lan egiten dugu:

  • GUREAK Industrial: automozioa, etxeko-tresnak, sektore elektrikoa, energia berriztagarriak, tren-sektorea, saneamendua, berokuntza…
  • GUREAK Zerbitzuak: zuzeneko marketina, call-center, digitalizazioa, banaketa komertziala eta postala, garbiketa industriala, lorezaintza, vending, harrerak, garbiguneak, ostalaritza, zerbitzuguneak, ibilgailuen garbiketa eta bezeroak proposatutako beste edozein behar.

Soluzio integralak eskaintzen ditugu zerbitzu industrialetan, diseinu eta I+D jarduerak gehituz, bezeroaren zerbitzua hobetzeko.

Era berean, GUREAK Taldean enpresen zerbitzuen kontratazio beharrak argitzen ditugu, modu pertsonalizatuan antolatutako zerbitzu integralen bitartez.

GUREAK TALDEAN edozein desgaitasun mota duten pertsonak egiten dute lan, %33a baino gehiagoko desgaitasuna Foru Aldundiko Balorazio Taldeak antzemanda.

  • Desgaitasun intelektuala: GUREAKen sorburua da eta gaur egun enpresaren estrategietan lehentasuna duen taldea da.
  • Ezintasun fisikoa.
  • Ezintasun sentsoriala.
  • Gaixotasun mentala duten pertsonak: GUREAK Taldean berriki sortutako taldea eta urtez urte handitzen doana.

GUREAK TALDEKO %85 langile inguruk %33 baino gehiagoko desgaitasuna du.

  • 41% ezintasun intelektuala duten pertsonak.
  • 22% ezintasun fisikoa duten pertsonak.
  • 14% gaixotasun mentala duten pertsonak.
  • 7% ezintasun sentsoriala duten pertsonak.

GUREAK TALDEA desgaitasuna duten pertsonei, lehentasunez Gipuzkoan desgaitasun intelektuala dituztenei, egokitutako aukerak sortu eta gestionatzen dituen irabazi-asmorik gabeko enpresen korporazio bat da.

Enpresa hauek Enplegu Zentro Bereziko kalifikazioa dute eta bertan kontratatzen dituzten pertsonen %70ak %33a baino gehiagoko desgaitasun bat edukitzea derrigorrezkoa da.

Honez gain, GUREAK Taldeko zerbitzu asistentzialenak gestionatzen dituzten 2 Fundazio ere badira, Eguneko zentroen sarea, enplegura zuzendutako KutxaZeharoko ofizina sarea eta Enplegu Arruntean formatu eta sarbidea errazteko beste hainbat zerbitzu.

Zuzenean edo lantaldean elkarte desberdinekin eragitea, gestioaren eraginkortasuna eta errentagarritasun sozialean oinarritutako ekimen enpresarialak burutzea, iniziatiba hauen bitartez barne- eta kanpo-bezeroen beharrak asetzea, departamentu eta pertsonei guztiak gure prozesuen etengabeko hobekuntzan zentratuz. Kultura enpresariala proiektu guztiei aplikatu, etorkizunera begira bere sostengagarritasun ekonomikoa ziurtatuz.

Pertsonen gaitasunengatik apustu egiten dugu. Urrutira begiratzen dugu eta horregatik, desgaitasuna duten pertsonen gaitasunak ikusten ditugu eta ez hauen mugak.