INKLUSIORAKO IBILBIDE PERTSONALIZATUA

Modu pertsonalizatuan egokitutako, eta ingurune profesional eta lehiakorreko lan-aukerak eskaintzen ditugu.
Zure garapen profesionalean laguntzen dizugu, orientazioa, prestakuntza eta ibilbide pertsonalizatuak diseinatuz, zure gizarteratzean eta laneratzean aurrera egiteko.

ORIENTAZIOA

Pertsonen ibilbideetarako laguntza zerbitzuak

ARRETA

Gureak Itineraryn lan eta okupazio eskaerari arreta zerbitzua eskaintzen diogu.

ELKARLANA

LANBIDE-ren zentro kolaboratzaile gisa, kontratazio posible bat ahalbidetzeko, lan eskatzaileari buruzko informazioa errezten dugu.

EGOKITZAPENA

Kalitatezko zerbitzu bat eskaintzen dugu, pertsona bakoitzaren behar eta aukeretara gehien egokitzen den baliabidea esleituz.

FORMAKUNTZA

Laguntza premiak dituzten pertsonen beharretara egotikutako lanbide formakuntza eskaintzen dugu. Gure formakuntza oso praktikoa eta egiaztagarria da, espezializazio-eremu desberdinak betetzen ditu eta enpresetan praktikak eta lanbide munduan sartzeko aukerak ere ematen ditu.

Gure metodologia berritzailea hurrengoan oinarritzen da:

  • Learning by doing – “egiten ikasten”
  • Diseinu unibertsala – pertsona bakoitzaren beharretara egokitutakoa
  • Indibidualizazioa – neurrira egindako ibilbideekin
  • Lanbide-orientabidea

Egungo programak:

ZERBITZU OKUPAZIONALA

Zerbitzu okupazionala GUREAKek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen lankidetza hitzarmen baten bitartez eskaintzen duen arreta zerbitzua da. Zerbitzu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuen baitan kokatua dago.

Zerbitzu publiko honek desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonala bilatzen du, jarduera produktibo errealetan parte hartzera bultzatuz. Lan hauek gaitasun soziolaboralak praktikan jartzea ahalbideratzen dute, esate baterako: komunikazioa, talde-lana, errespetua, autonomia..

Gaur egun GUREAKek dituen jardueren eskaintza oso dibertsifikatua da. Industriala da zabalena eta esperientzia gehien duena, garapen pertsonalerako berme bihurtuz, baina lorezaintza, garbitasuna, ikus-entzunezkoak, administrazioa, ohiko ingurunea, marketing-a, etabar ere eskaintzen dira, erabiltzaileen gogo eta interesei hobeto gerturatzea ahalbideratuz.

Beraz, GUREAKen zerbitzu okupazionalaren arreta persona bakoitzari egokitzen da.

Zure garapen pertsonal eta profesionalean laguntzen zaitugu

Zure ibilbiderako zerbitzu guztiak kudeatzen ditugu

ENPLEGUA

Enplegu-aukera duinak, egokituak eta eskuragarriak sortzen eta kudeatzen ditugu merkatuko esparru guztietan

Taldeko enpresak

Inguruko enpresak

Administrazio Publikoa