Aukerability
Europako Gizarte Funtsak (%50) eta Gipuzkoako Aldundiak (%25 lau urtetan), aldi berean finantzatutako proiektua da, EAEren 2014-2020ko Programa Operatiboaren eremukoa eta lanerako trebetasunak hobetzeko eta ezintasunen bat duten pertsonen lanerako aukerak bilatzeko bideratua.
EHLABEko hainbat erakundek hartzen dute parte; horien artean, GUREAK.
PERTSONAK
(pertsonen garapenean eta formakuntzan du eragina)
MERKATUA + PROZESU / LANPOSTUEN EGOKITZAPENA
HELBURUAK
GUREAKek programaren 7 urteetarako martxan jarri dituen ekintza eta proiektuen helburuak:
Enpresetan praktikak
Formakuntza duala
Egokituz
Merkatua
GUREAKeko aurrekontua: 4.000.000 euro
Gureaken, proiektu ezberdinetan 700 lagunek parte hartuko dutela aurreikusten da, gaitasun berriak lortuz eta lanerako trebatuz, horien zati pat lanpostu batean sartuta
Gazteability
Europako Gizarte Funtsak aldi berean finantzatutako (gastu hautagarriaren %91.87) proiektua da, EAEren Gazteen Enplegurako Programa Operatiboaren eremukoa eta lanerako trebetasunak hobetzeko eta ezintasunen bat duten 30 urtetik beherako pertsonen enplegu aukerak bilatzeko bideratutakoa.

FORMAKUNTZA
Lan-merkatura gerturatzea ahalbidetzen duten enpresetako praktika programak dira, lanpostuan bertan laguntza edukita, lana egiten ikasteko eta enplegura begirako gaitasunak lortzeko.

HELBURUAK
Proiektuaren bi urtetan ezgaitasunen bat duten 60 gaztek 12 hilabetez enpresetako praktiken programa batean parte hartuko dute, enplegurako gaitasuna hobetuz.