PREST_GARA, Irakaskuntzan hobekuntza
Gureak itinerary-k Hezkuntza, Politika Linguistiko eta Kultura Sailarekin kolaboratzen du desgaitasunaren inguruko formakuntzak eskaintzeko Prest_Gara programaren baitan. Prest_Gara Irakasleen Etengabeko Formakuntza programa da, ez unibertsitarioa eta zentro publikoetan eskaintzen dena.
UP! PROGRAMA DESGAITASUN PSIKIKOA DUTEN PERTSONEN AHALDUNTZEA ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN INGURUKO FORMAKUNTZAREN BIDEZ
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Politika linguistiko eta Kultura Sailak konbokatutako Etengabeko Ikaskuntzaren barnean garatu da esperimentazio proiektu hau. Parte hartze aktiboaren bidez, desgaitasun psikikoa duten pertsonak ahalduntzea da helburua. Horrez gain, bizi-kalitatearekin lotutako ezagutza eta eskubide-jarduerak ere lantzen ditu.
BIDERATZEN. Praktika profesionalak
Praktika profesionalen programa, lanera modu eraginkorrean sartzeko helburuarekin, gaitasunak eta jokaerak indartu eta trebatzen dituena. Parte hartzaileek 6 hilabeteko praktikak egiten dituzte inguru ordinarioan.