EUROPAKO GIZARTE-FUNTSA 2007-2013

GITEKen sorrerak tokia egin dio giza-berrikuntza eta berrikuntza teknologikoari, GUREAKeko jarduera osatuz, gaitasunak hobetu eta ezintasunen bat duten pertsonen bizitza kalitatea eta enplegua hobetzeko helburuarekin.
Aurrera eramaten diren jarduerak hona bideratuta daude:

IKERKETA

Merkatu-hobi berriak bilatzea ezintasunen bat duten pertsonen laneratzerako.

JARDUERA

Ezintasunen bat duten pertsonen lan eremuko ekintzen bidez, trebakuntza eta garapena eskaintzea.

GARAPENA

Teknologiaren garapena trebakuntzarako laguntza gisa.

BEHATOKIA

Praktika, erreminta, teknologia… berrietara egokituta egoteko zaingo-sistema sozio-teknologikoa,
ezintasunen bat dutenen laneratzera zuzenduta dagoena.

I+D+I SOZIO LABORALA

Helburuak ezintasunen bat duten pertsonen garapenerako modelo, metodologia eta erremintak hobetzea eta enpleguaren kalitatea hobetzea dira. Helburu horiek lortzeko erremintek ondorengoa ahalbidetzen dute:

    Lan-aukera berriak identifikatzea:
  • Nibel baxuko ezgaitasuna duten pertsonentzako lan errazak antzematea, beraien multzokatzeak lanpostu berriak sortu ditzan.
    Ezintasunen bat duten pertsonen lehentasunak identifikatzea:
  • Langile bakoitzaren lan-aukerarik hoberena ezagutzea da helburua, lan-eskaintza bere lehentasunetara egokitzeko.
    Ezintasunen bat duten pertsonek gaitasunetan dituzten beharrei indibidualki erantzutea.
  • Lanpostu baterako eskatzen diren gaitasunen eta bertan lan egingo duen pertsonaren gaitasunen arteko hutsunea identifikatzea, eta honela, beharrezko laguntza ematea modu indibidualean.

I+D+I TEKNOLOGIA LAGUNTZAILEAK

Ezintasunen bat duten pertsonak trebatzeko gauzatzen diten prestakuntza- eta produkzio-prozesuetan teknologia berriak erabiltzea.
Zenbait proiektu:

    Ingurumen-inteligentzia: AMI TEKNIKERekin lankidetzan.
    Errealitate birtuala: VIRCAP lorezaintzarako formakuntza.
    Produkzio eta kalitatearen kontrol sistema pertsona guztientzat irisgarria.
    Lanpostuetako exijentzia maila jaisteko helburuarekin RFID almazen adimentsua.
    Ezintasunen bat dutenen autonomia pertsonala eta profesionala errazteko tutorea.
    I-tok Iphonerako aplikazioa, entzumen ezintasuna dutenei postari lanak egiten laguntzeko.

GAITASUNA

Ezintasunen bat duten pertsonen gaitasunen garapena,
beraiengan eta bere lan-inguruan ekintzak gauzatuz.

PROIEKTU KATALOGOA

Garatutako proiektuen fruitu dira aurkezten ditugun aplikazioak, bere horretan edo egokituta erabili daitezkeenak
eta bezeroen behar zehatzetara egokitzen direnak

KATALOGOA ZABALDU

  • APLIKAZIO GIDARIA

    Helburua
    Zereginak egiterako orduan, ezintasunen bat duten pertsonen autonomian laguntzea.

    Garatutako produktua
    Mugikorrean jarraibideak modu sekuentzial eta ordenatuan erakusten dituen aplikazioa.



  • ZEINU HIZKUNTZAREN HIZTEGIA

    Helburua
    Entzumen ezintasuna dutenen eta ez dutenen arteko komunikazioa hobetzea.

    Garatutako produktua
    Zeinu hizkuntzaren hiztegi interaktiboa webgunean; lan-eremuan, Digitalizazio ekintzetan eta Zuzeneko Marketing-ean egunero erabiltzeko terminologia teknikoarekin.



  • GURESARE

    Helburua
    Bereziki ezintasun intelektuala duten pertsonei informaziorako eta komunikaziorako sarbidea erraztea.

    Garatutako produktua
    Bereziki ezintasun intelektuala duten pertsonei informaziorako eta komunikaziorako sarbidea erraztea.