
HAZITEK 2022 Proiektua
IBILGAILUEN ARGIZTAPENEAN DRIVERREKO KONEKTOREA MUNTATZEKO PROZESUAREN ROBOTIZAZIOA
Proiektu honen helburua da konponbide berritzaileak diseinatzea, Gureakek bere posizionamendua berresteko Funtzio Kableen hornitzaile aditu gisa, eta horrela, kableak Driver mota desberdinetara konektatzeko prozesua automatizatzea ahalbidetzen duten konexioak eskaintzeko bezeroei. Proiektuak bi bide zehatz lantzen ditu, egungo bi arazori aurre egiteko:
- Driver Flotatzaileko konexioa, driverraren muntaketa automatizatzea errazteko, eta posizionamenduan nolabaiteko mugimendua ahalbidetzeko, konexioaren funtzionaltasunari eragin gabe.
- PCB estankoko konexioa, konexioa automatizatu ahal izateko, ondoren soldatzeko beharrik gabe.
CDTI proiektua
OSAGAI ELEKTRIKOETAN EROALEAK DIREN MATERIAL PLASTIKOEN APLIKAZIOA (Xenon kablea)
Proiektu honen helburua elementu metalikoak ordezkatzeko aukera ikertzea zen, plastiko eroaleen konexioen apantailamendu-elektromagnetikoa egiteko asmoz.
Proiektu honen ondorioz, Xenon argietarako Erdi Tentsioko kableatzean lan lerro berri bat sortu da, 50 lagun baino gehiagori lana eman diena.

GAITEK proiektua
IBILGAILUETARAKO LED SISTEMEN KONEXIOAK
Proiektuaren helburu nagusia tarteko konexio sistema bat garatzea izan da, teknologia halogenoa erabiltzen den automozio-pilotuetan LED teknologia erabiltzeko aukera ematen duena.
Interkonexio sistema batzuk diseinatu dira, LED teknologiaren bidez, gure bezeroei kostu txiki batekin pilotu zaharrak berrerabiltzeko aukera eman dietenak.

PLUG ETA PLAY KONEXIOAK IBILGAILUEN ARGIZTAPENERAKO LED SISTEMETAN
Tecnaliarekin batera garatutako proiektua da eta bere helburua ibilgailuen LED moduloetarako interkonexio-elektromekanikoen sistema diseinatzea da. Honela, muntaia gastuak gutxitzeaz gain, gaur egungo sistemek dituzten arazoei irtenbidea ematen diete.

HAZITEK 2021 Proiektua
ETXEAN BERTAN GIZARTE ETA OSASUN ZERBITZU ETA ZAINKETA ANTOLATZEKO SOLUZIO BATERATUA
ORKESTA proiektuaren muga irisgarritasuna eta adinekoen beharrei egokitutako teknologien bidez etxean bertan zaintzeko zerbituak eskaintzen duen eredu berri bat hedatzea da. Horretarako, GUREAK Euskadiko teknologia eta gizarte eta osasun zerbitzuetan garrantzi gehien dituen hamar enpresa eta erakunderekin bateratu da: Alcad, Caser residencial, Eurohelp consulting, Teknei, Tesa, Asuncion Klinika, Ingetek, Vicomtech, UPV/EHU eta Aptes.
Oraingo eredu erreaktiboak ez bezala, ORKESTAk proposatzen duen eredu proaktiboa gertatu liratekeen arazoak aurre-ikusten ditu, adinekoen zaintzara arduratutako edozeini hauen osasuna eta egoera psikosozialaren jarraipen zehatzago eta hobeagoa emateko.

HAZITEK 2020 proiektua
MORROI DIGITAL EGOKITZAILEA DENBORA ERREALEAN P+NA PROFILETAKO EGUNEROKO ERAGIKETETARAKO DENOK4.0
HAZITEK DENOK4.0 proiektuan bat egin dute GUREAKek, LOTURAk eta VICOMTECH ZTBES zentroak, laguntza premia larria (adimen ezgaitasuna, gaixotasun mentala…) duten pertsonen enplegagarritasunaren inguruan ikertzeko, pertsona horiei tresna digitalak emateko, aukera izan dezaten ordura arte eskuraezinak zitzaizkien lanak egiteko edo zeregin berrietan gaitasun kritikoak hobetzeko, bai GUREAKen produkzio plantan bai bezeroen instalazioetan eskainitako zerbitzuetan. Azken batean, automatizazioa aurrera doan neurrian eta merkatu gero eta zorrotzago batean, gai izan daitezen beren enpleguak mantentzeko teknologia digitalen laguntzaz.
Teknologikoki eta kontzeptualki, modulu independentez osatuta egongo da plataforma eta moduluok konektatu egingo dira:
- Pertsonak aurkitzea eta gidatzea Bluetooth Low Energy teknologiaren bidez.
- Langileei laguntzea Errealitate Areagotu Espaziala teknologiaren bidez (SAR, Spatial Augmented Reality).
- Profilak aztertzea eta teknologia egokitzea, pertsona bakoitzaren laguntza beharren arabera, Big DATA teknologiaren bidez.
- Lanaren eta ikaskuntzaren analisia eta jarraipena Big DATA teknologien bidez.
Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK 2020 deialdiak finantzatutako proiektua, Europar Batasuneko FEDER funtsekin.